Frantzisko aita santua klimaren eztabaida berotzera dator entziklika berriarekin

  • Aste honetan kaleratu behar du Vatikanoak Frantzisko aita santuaren entziklika berria, "Laudato Sii" (Goratua Zu) titulua darama, munduak bizi duen krisi ekologikoaren aurrean eliza katolikoaren dotrina markatuko duena.


2015eko ekainaren 16an - 10:18
Frantzisko aita santua Filipinetara 2015ean egindako bidaian. Klimaren aldaketaz mintzatu zen bertan. (Argazkia: PRI)

Egunotan ari dira hedatzen tantaka Frantziskoren (Jorge Mario Bergoglio) entziklika berriaren zertzeladak eta osorik ezagutu aurretik piztu ditu erreakzio beroak mundu osoan. Aita santuak dei larria egingo du iraultza ekonomiko eta etiko baten alde, klimaren aldaketa katastrofikoaren eta handitzen ari den berdintasunik ezaren arriskuak saihesteko. Munduan (teorian bederen) katolikotzat jo daitezkeen 1.200 milioi jendeen buruzagitza dauka Frantziskok.

Entziklikila berriaren aurrerapen mamitsua The Observer igandekarian eskaini du John Vidal kazetari gaiotan adituak: "Explosive intervention by Pope Francis set to transform climate change debate". Alegia, Frantziskoren idatzi zalapartsuak klimaren aldaketaren inguruko eztabaida errotik aldatuko duela. "Aita Santuak dei egingo du gizadiak dagien naturaren ustiatze tiranikoa eten dezan. Bera izango ote da beroketa globalaren kontrako guduan egin beharreko jauzi berriaren liderra?", idatzi du Vidalek.

Oraingoz eta osteguna arte italieraz baizik irakur ez daitekeen "Laudatus Sii" (elizako ereserki baten izena eman dio Bergogliok bere agiriari, euskaraz "Goratua Zu" edo "Gora Zu Jauna" itzuli beharko genuke) entziklikaren aurrerapena gaztelaniaz irakur daiteke Infovaticana gunean: "Infovaticana les ofrece la Encíclica 'Laudato Sii’ tres dias antes de su publicación oficial por el Vaticano".

Vidalek oroitarazi duenez, ez da Bergoglio gaiotaz mintzatzen den lehenbiziko aldia. "Espero daiteke Papa argentinarrak errepikatuko dituela deiak txirotasunari eta naturari buruzko jokabideak aldatzeko. Gizarte mugimenduekin iaz egindako bilkura batean esan zuen: 'Diruaren ontasunean zentratutako sistema ekonomikoak derrigor hondoratu behar du natura hark beharrezkoa duen kontsumoaren erritmo zoroari eusteko. (...) Uste dut badela galdera bat geure buruei oraindik erantzun gabe daukaguna: ez al da gizadia bere burua hiltzen ari naturaren erabilera indiskriminatu eta tiraniko honekin? Kreazioa zaindu behar dugu, zeren eta hura suntsitzen baldin badugu, berak suntsituko gaitu gu. Ez sekula ahaztu hori'".

Iragarri bezain ausart eta zorrotza izango ote da azkenean Bergoglio-Frantziskoren hitza? Egunotan hasiko gara jakiten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eliza Katolikoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


2024-03-08 | ARGIA
Espainiako Eliza Katolikoak 1.000tik gora pederastia kasu aitortu ditu

Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]


Juan Maria Uriarte hil da, Donostiako gotzain emeritua

Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko negoziazioetan parte hartu izan zuen hainbat urtez Donostiako gotzain izandako Juan Maria Uriartek. Larunbatean zendu zen Basaurin.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


Eguneraketa berriak daude