argia.eus
INPRIMATU
“Frantziarena, anti-migrazio politika deitzen dugu”
  • Baionako zentroko 25 etorkinetatik 21ek Pauerako trena hartu dute asteart huntan Italiara igorriak izan aitzin, Dublin 3 prozedurarengatik.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2017ko abenduaren 20a

Hauen egoera salatu eta elkartasuna adierazko Baionako tren geltokian elkarretaratzea egin dute 200 lagunek. Une batean trenbidean ezarri dira, trena blokatuz.

Solidarité Migrants – Etorkinekin kolektiboko Amaia Fontan eta Aterbea elkarteko Pantxika Ibarboure Goiz Berriko gomitak.

Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.