argia.eus
INPRIMATU
Frantzian beteriko zigorrak Espainiak ez zenbatzea ontzat jo du Estrasburgok
  • Epaimahaiko erabakiak, Frantzian beteriko zigorrak kontuan hartu behar ez direla zehaztu du, eta ondorioz, epaiaren zain zeuden hogei bat euskal presoren espetxetik irtetzeko epeak luzatuko dira.

IƱigo Igartua @igartua19 2018ko urriaren 23a
Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren eraikina.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak, Espainiak Giza Eskubideen Europako Hitzarmeneko askatasunerako eskubidea eta indarrean dagoen araudirik gabe zigortua ez izateko eskubideari erreferentzia egiten dioten  5.1 eta 7. artikuluak, ez dituela urratu ebatzi du.

Auzitegiaren mahai gainean Santiago Arrospide Sarasola, Alberto Plazaola eta Francisco Mujika Garmendia presoek jarritako hiru helegiteetatik, bakarrean baino ez die eman arrazoia. Beraz, ibilbide judizial luzearen ostean, hein handi batean Espainiari eman diote arrazoia epaileek.

Bestalde, Espainiak espetxeratuek bidezko prozesu judizial bat izateko eskubidean oinarritzen den 6.1 artikulua urratu duela erabaki du auzitegiak eta 4.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die auzi-jartzaileei.

Helegiteak aurkeztu zituzten hiru presoen abokatuek epaiaren inguruko euren balorazioa ezagutaraziko dute datozen orduetan.