argia.eus
INPRIMATU
Frantziako zorrak sortutako urduritasunak burtsan galerak eragin ditu
  • Azken egunetan merkatuak kolpatzen ari den krisiak protagonista berri bat izan zuen atzo; Frantzia. Frantziaren zorraren inguruan sortutako zalantzek Ibex 35ean sekulako jeitsiera ekarri zuten. Atzo, Ibex 35ak jasan zuen jeitsiera 2010etik hona izan den handiena izan zen. Gertatutakoa ikusita Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak bere oporraldia eten eta premiazko bilera bat egin zuen bere gobernukideekin, bertan hartu beharreko neurriak zehaztu zituzten defizitaren murrizketak azkartzeko.

2011ko abuztuaren 11
Arrisku primaren grafikoak

Europako burtsek lasaitasun antzean hasi zuten atzoko eguna, igoera nabarmenak izan zituzten egunaren hasieran. Hala ere, egunak aurrera egin ahala, burtsek nabarmen egin zuten behera, kasu askotan %5eko galerak izateraino. Jaitsiera horren kaltetu nagusienak bankuak izan ziren.

Frantziak iragarritako murrizketek lasaitasuna hedatzea zuten helburu baina merkatuan kontrako efektua lortu zuen. Frantziak zor publikoaren nota jaitsiko zuen zurrumurruak burtsako baretasunarekin hautsi zuen. Urduritasuna eteteko ekonomia ministerioa eta Moddy´s eta Fitch kalifikazio agentziek zabaldutako berria gezurtatu zuten baina ahalegina alferrikakoa izan zen.