argia.eus
INPRIMATU
Frantziako Parlamentuan Euroituna berresteko lege proposamena onartu dute
  • Frantziako konstituzioak Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna berrestea ahalbidetuko lukeen aldaketa bozkatu dute Asanblada Nazionalean. 361 diputatuk bozkatu dute alde eta 149k kontra Kazeta.info-k informatzen duenez eta horrenbestez lege proposamenak barnebiltzen zuen konstituzioaren moldaketaren aukera mahai gainean da.

ARGIA @argia 2014ko urtarrilaren 28a
Frantziako Asanblada Nazionalean gaur bozkatuko da Euroitunaren onarpena (argazkia: Richard Ying / Tangui Morlier)

Duela astebete izandako eztabaidaren hurrengo pausoa zen bozketa. Parlamentuak onartuta, senatuan aztertu beharko litzateke gaia, eta ondoren Frantzia osoan erreferendumera deitu.

Azken aukera hauxe saihestuko litzateke, halere, gobernuak aldaketa proposamena bere egin eta lege xede bihurtuko balu. Bidean aurrera egin dezan, diputatuek eta senatariek bildu egin beharko lukete Versaillesen, eta hiru bostenek aldeko botua eman.

Euskalgintzaren jarrera

Euskalgintzako eragileek bozkatuko duten testuko neurri mugatzaileak salatu dituzte. Dagoen bezala Frantziako Konstituzioan sartuko balitz atzerapauso nabarmena litzateke: hizkuntza eskubideak ukatzeaz batera, eragileak frantsesez egitera behartzen baititu.

Gobernuak aurkeztuko duen testua beste bat izango dela jakinarazi dute proposamena aurkeztu duten diputatuek. Ikusteko daude oraindik bai azken testua, bai hori gauzatzeko epeak.