argia.eus
INPRIMATU
Frantziako kartzelak leporaino daude
  • Frantziako Estatuko kartzelen egoera ez da ona. Eta ez dute presoek bakarrik salatzen: 30 kartzelatako zuzendari asteartean Justizia Ministerioaren aurrean elkartu ziren protesta egiteko.

Gorka Bereziartua Mitxelena @gorka_bm 2013ko maiatzaren 29a
%118ko okupazio-tasa daukate Frantziako kartzelek.

“Gure instalazioak kudeatzeko baldintzak geroz eta zailagoak ari dira bihurtzen” adierazi dio FO-Direction kartzeletako langileen sindikatuko idazkari nagusi Jimmy Dellistek Le Monderi.

Maiatzean Frantziako Estatuan espetxeratuta dauden pertsonen kopuruak errekorrak hautsi ditu: 67.839 lagun daude estatuko kartzeletan. Bestela esanda, kartzelen okupazio-tasa %118,5ekoa da Le Mondek argitaratu duenez.

“Ez baldin bada zigor politikan aldaketa sakonik egiten jende gutxiago espetxeetan sartzeko, kartzela gehiago egin beharko ditugu” adierazi du Dellistek.