Frantziako Gobernuak dimititu egin du, murrizketa politiken desadostasunak eraginda

  • Manuel Valls lehen ministroak Frantziako Gobernuaren dimisioa aurkeztu du astelehen goizean, Hollandek bultzatutako murrizketa politikek sortutako desadostasunen ondorioz. Gobernu talde berria asteartean aurkeztuko dutela iragarri du Hollande presidenteak.


2014ko abuztuaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Hollanden erabaki ekonomikoei Ekonomia eta Hezkuntza ministroak egindako kritiken ostean iritsi da Vallsen erabakia. (Arg.:jta.org)

Martxoan hartu zuen gobernuko agintea Vallsek, Frantziako udal hauteskundeetan sozialistek izandako emaitza txarren ostean. Bost hilabeteren ondoren, gobernua desegiteko erabakiaren berri eman dio François Hollande presidenteari, krisi ekonomikoari aurre egiteko hartutako erabakiek sortu duten eztabaidaren eraginez.

Hain zuzen, Arnaud Montebourgen Ekonomia ministroak eta Benoit Hamon Hezkuntza ministroak asteburuan egindako kritiken atzetik iritsi da Vallsen erabakia. Montebourgenek Parisek bultzatutako “austeritate politikak” baztertu behar zirela esan zuen. Hamon ados azaldu zen honen esanekin eta Alemaniak ezarritako bidetik irteteko eskatu zion Hollandi.

Ministroen esanak ez dira begi onez ikusi Parisen, nahiz eta Monterbourgek esan Gobernuarekiko elkartasuna ez duela urratu. “Ez dut uste ministro izateari utzi behar diodanik eztabaida batean nire jarrera zein den argitzeagatik”, esan du. Baina Valls ez da iritzi berekoa eta Ekonomia ministroak “lerro horia” gainditu zuela zabaldu dute gobernuko iturriek.

Hollandek babesa agertu dio Vallsi eta asteartean aurkeztuko den gobernu talde berria “bere ideiekin koherenteagoa” izateko eskatu dio. Bitartean, astelehen arratsaldean desegin den gobernuko kideekin banaka elkartuko da, Frantziaren politika ekonomikoarekiko duten iritzia jaso asmoz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantzia
Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


Elkarretaratzera eginen dute Baionan, Frantziako Ekonomia eta Etxebizitza ministroen bisitaren kari

Guillaume Kasbarian Etxebizitza ministroa eta Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroa Baionan egonen dira ostiral honetan. Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzera deitu du Herrian Bizi plataformak.


Eguneraketa berriak daude