Frantziako Gobernuak dekretu bidez onartu du Lan Erreforma, mobilizazio artean

  • Eztabaidarik eta botoa emateko aukerarik ez da izan Frantziako Asanblada Nazionalean. Manuel Valls Frantziako Lehen Ministroak uztailaren 5ean Lan Erreforma dekretu bidez onartuko dela adierazi du. Maiatzean ere bide hau erabili zuen Alderdi Sozialistak, lehenengo irakurketan legea onartzeko.


2016ko uztailaren 06an - 09:43
Lan erreformaren aurkako uztailaren 5eko manifestazioa. (Argazkia: @GlobalDebout)

Lau hilabete dira Frantzian erreforma honen aurkako protestak hasi zirenetik. Oposizioak Asanbladan aurkeztutako lege-proiekturako milatik gora zuzenketak eta mobilizazioak, ordea, ez dira aski izan Khomri gisa ezaguna den legea geldiarazteko. Hori gertatzeko aukera bakarra, bide instituzionaletik behintzat, zentsura-mozioa aurkeztea da.

Baina badirudi ez dagoela mozioa aurkezteko aukerarik. Eskuinak Asanbladatik alde egin zuen Valls hartutako neurria azaltzen ari zela eta maiatzean egin zuten arren, oraingo honetan ez dutela mozioa aurkeztuko adierazi dute. Ezkerrak ez du mozioa aurkezteko beharrezkoak diren 58 sinadura biltzea lortu.  

Goizez –50.000 pertsona bildu ziren Parisen– eta arratsaldez izan dira manifestazioak uztailaren 5ean, legea onartu aurretik eta ondoren. Nuit Debout mugimenduak deituta Asanblada Nazionala inguratu zuten milaka pertsonak. Asteazken honetarako ere mobilizazio gehiago espero dira.

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Lan Erreforma
Frantziako pentsio erreformaren aurkako grebak gero eta sektore gehiagoren babesa lortu du

Pentsioen erreforma kontserbadoreak eragindako herri mugimenduen grebak 44 egun bete ditu, eta milioitik gora pertsonako manifestazioak antolatu dituzte. Grebaren aldeko elkarretaratzeetan eta deialdietan izan den polizien indarkeria salatu dute.


2018-04-19
Ipar Euskal Herrian Macronen politikaren aurka protestan ari dira

Frantziako Estatuko presidente Emmanuel Macronek SNCF trenen enpresa publikoaren erreformaren aurka manifestazioak izan dira Ipar Euskal Herrian. Trenbideetako langileak, energiaren alorrekoak eta funtzionarioak atera dira kalera.


2017-09-26 | Mikel Asurmendi
Garraiolarien greba-txanda, traba handia Macronen martxan

Irailean, hainbat greba, manifestaldi eta mobilizazio iragarrita zeuden Frantzian, eta langileria erantzuten ari da. Atzo, garraiolariek gogor egin zuten Lan Kodearen erreformaren aurka. Garraiolariek erregaien geltokietan ondorio latzak eragin litzakete... [+]


2017-09-24 | Juan Mari Arregi
"Munduko alferrok, batu zaitezte"

Milaka langile, frantziar zein euskaldun, kalean erakusten ari dira greba eta manifestazioekin Macronek Frantziako Estatu osoan inposatu nahi duen lan erreformaren kontra daudela.


2017-09-21 | Mikel Asurmendi
Mugarik gabeko ekimenak Santiago zubian Lan kodearen aurkako protestetan

Biriatuko autobideko ordainlekuan egindako protestekin abiatu dira Lan erreformaren aurkako ekimenak. Mobilizazio bateratua hasi aitzin, sindikatu batzuetako kideek ordainlekua blokeatu dute eskubide sozialak aldarrikatuz.


Eguneraketa berriak daude