Frantziako Gobernua zurrun, frantziar hedabideak atezuan

  • Frantziako lurraldean ere badago Katalunia. Ez dago errekonozitua. Frantziako Gobernuak uzkur begiratzen dio Kataluniaren izateari. Hedabideek ez diete aparteko arretarik eskaintzen tokiko gertakariei. Procés independentista català delakoak hedabide frantziarren kutxa zabaldu du. Erreferendumaren asmoa isil eta sendo hedatu da.


2017ko irailaren 30an - 12:18
Kataluniako herritar askok bozkatzeko duten irrika konstatatu dute Frantziako hedabideek.

Le Monde egunkariaren arabera, Europak une zurrun eta estu bizi du Kataluniako prozesuaren aurrean. Estatuetako buruzagiek Espainiako Gobernua sostengatzen dute, baina Bruselan urduritasuna gero eta nabariagoa da. Frantziaren sostengua agerikoa da begi-bistako arrazoiengatik. Macronen hitzetan, Mariano Rajoy da bere solaskide bakarra Europako Kontseiluan.

Kataluniako Erreferendumak ez duela deusetarako balio izango, diote Europako Kontseiluko buruzagiek. Alta bada, Le Monde-k dioenez, hauek jakitun dira, Katalunia ez da orain arte izan dena izangoa, urriaren 1eko biharamunean: “Prozesu katalanak Pandora Kutxa ireki du eta herri gabeko estatuen autodeterminazio eskubidea lau haizetara zabaldu da modu baketsuan”.

Le Figaro-k arrisku handiak ikusi ditu erreferenduma gauzatzeko unean. Kataluniako Govern-ak Espainiako Estatuaren debekuari aurre egin dio egunez egun. Desobedientzia aldeko jarrera nagusitzen ari da. Gertatzear dena ez da trantsizioaz geroztik antzeman izan, inork ezin du iragarri bihar gertatuko dena.

L’Humanité-k berriz, Katalunia impasse batean sartu dela dio. Espainiako Gobernuak eta Estatuko botereek irteera gabeko kale batera eraman dute prozesua. Prozesua baina, milaka herritarrek bultzatua da Kataluniako Govern-erekin batera. Espainiako Legearen aldekoen eta independentisten aldekoen artean, populazio zabal isil baten jarrerak –botoak alegia–, desoreka dezake balantza.       

Libération-k Carles Puigdemont presidenteak gidaturiko prozesuaren baliabideak sendotzat jo ditu. Bozkatzeko bulegoak, boto-ontziak eta boto-paperak prest daudela azpimarratu ditu: "Kataluniako Gobernuak inork gutxik espero zuen ahalmena eta sendotasuna agertu ditu aste honetan", Espainiako Gobernua urduri ikusten du Libération-ek.

La Croix egunkari tradizionalistak “agertoki guztiak zabalik daude, denak dira posible” idatzi du. Duela hamabost egun ez bezala, Espainian iritzi publikoa gero eta uzkur ageri da Espainiako Gobernuaren eta Mariano Rajoy presidentearen aurka.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kataluniako erreferenduma
Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


2022-09-14 | ARGIA
Espainiako Defentsa Ministerioa harrapatu dute Kataluniako erreferendumaren Wikipediako erreferentzia bat moldatzen

Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]


2022-08-31 | ARGIA
Kataluniako buruzagi independentisten eskubideak urratu zituen Espainiako Estatuak, NBEren arabera

Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.


2022-05-25 | ARGIA
Kataluniako presoen indultuak berrikusiko ditu Espainiako Epaitegi Gorenak

Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.


Eguneraketa berriak daude