argia.eus
INPRIMATU
Frantziako Gobernua zerbitzu publikoak birrintzen ari dela salatu dute Baionan
  • Gaur manifestazioa egin dute Ipar Euskal Herrian zerbitzu publikoetan lanean ari diren beharginek. FO, CFDT eta CGT sindikatuak ziren deitzaileak eta haien arabera 1.100 langile bildu dira. LAB sindikatuak ere bat egin du manifestazioarekin.

ARGIA @argia 2019ko maiatzaren 09a
Baionako manifestazioa. Argazkia: Anaiz Aguirre Olhagaray.

Sindikatuak eta langileak haserre daude Macronen Gobernua zerbitzu publikoa hondatzen ari delako eta enplegatuen lan baldintzek okerrera egin dutelako. Egoera salatzeko greba eguna izan da Ipar Euskal Herrian eta Baionan manifestazioa egin dute.

Ekhi Erremundegi Berria-ko kazetariak eta Anaiz Aguirre kazeta.info-ko kazetariak manifestazioko uneak txiokatu dituzte: