Seigarren Errepublika aldarrikatu du Ezkerreko Fronteak Hollanderen urteurrenean

  • François Hollande Frantziako presidentearen urtebeteko agintaldiaren harira, Ezkerreko Fronteak salatu du beste eredu sozio-ekonomiko bat helburu lukeen aldaketa zantzurik ez dagoela. Jean Luc Mélenchon Ezkerreko Alderdiko buruak austeritate politika kritikatu eta Seigarren Errepublika aldarrikatu du.


2013ko maiatzaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jean-Luc Mélenchon, Ezkerreko Fronteak deitutako manifestazioa amaitzean. (Le Progres)

Ezkerreko Frontea koalizioa bi alderdik osatzen dute: Mélenchonen Ezkerreko Alderdiak eta Pierre Laurent buru duen Alderdi Komunistak. Parisen egindako agerraldian Hollanderen urtebeteko ibilbidearen balorazio mikatza egin dute biek.

Frantziako presidentea zuzenean aipatu gabe, Bosgarren Errepublika ordezkatzen duten instituzioek ezarri duten eta "kontroletik kanpo dagoen errege txikiaz" mintzatu da Mélenchon. "Monarkia bertikalaren ikurra da Bosgarren Errepublika", esan du Ezkerreko Alderdiko buruak: "Batzar konstituziogilea deitzen dugun sistema hau bertan behera utzi eta Seigarren Errepublika aldarriaktu behar da".

Austeritate politikek herrialdea "hondamendira" daramatela dio Mélenchonek. Era berean, frantziar herriaren "subiranotasuna" aldarrikatu du, Europako instituzioen eta Nazioarteko Moneta Funtsaren gainetik legokeena.

Bere aldetik, Alderdi Komunistako buru Pierre Laurentek esan du frantziar gehienek aldaketaren aldeko hautua egin zutela duela urtebete. "Gainbehera sozialarekin, autoritarismoarekin eta arrazismoarekin hausteko nahia agertu zuten", adierazi du. "Urtebete igarota deskalabrua eta gorrotoa dauzkagu. Horrela jarraitzea porrotaren ideologia litzateke diruaren indarren aurrean".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantzia
Elkarretaratzera eginen dute Baionan, Frantziako Ekonomia eta Etxebizitza ministroen bisitaren kari

Guillaume Kasbarian Etxebizitza ministroa eta Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroa Baionan egonen dira ostiral honetan. Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzera deitu du Herrian Bizi plataformak.


2024-03-12 | Euskal Irratiak
Jacqueline Idiart
"1970eko hamarkadan milioi bat emaztek abortatzen zuten Frantzian legez kanpo"

Abortuaren eskubidea Frantziako konstituzioan sartu da aste honetan. Baina abortatzeko eskubidea ez da gaur goizeko afera. Jadanik 1970. hamarkadaren hasieran mugimendu azkarrak izan ziren eskubide horren erdiesteko Ipar Euskal Herrian.


Eutanasiari buruzko lege-proiektua jakitera eman du Macronek apirilerako

Liberation eta La Croix egunkariei emandako elkarrizketan, eutanasiari bide emango dion lege proiektu bat bozkatzeko asmoa dutela iragarri du Frantziako presidenteak.


Frantziako Konstituzioak jasoko du "aborturako askatasuna bermatzea"

Senatuaren babesa jaso zuen joan den ostegunean, eta Kongresuak berretsi du astelehenean konstituzioaren aldaketa agintzen duen neurria. Frantzia da konstituzioan abortu eskubidea "bermatzen" duen munduko estatu bakarra.


Eguneraketa berriak daude