argia.eus
INPRIMATU
Frantziako Estatuak EDF energia enpresaren erabateko kontrola berreskuratu nahi du
  • Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroak Asanblea Nazionalean esan duenez, Frantziako Gobernuaren asmoa da EDF energia enpresaren jabetza osoa estatuaren eskuetara itzultzea.

ARGIA @argia 2022ko uztailaren 06a

Frantziako gobernu berriaren asmoetako bat da EDF energia enpresa multinazionalaren jabetza berriz ere estatuaren menpe egotea erabat, Frantziaren “subiranotasun” energetikoa bermatzeko. Egun, enpresaren %84 inguru da estatuarena.

Elisabeth Borne lehen ministroak Asanblea Nazionalean emandako hitzaldian eman du asmoaren berri. Emmanuel Macronek EDF berriz nazionalizatzea aipatu zuen lehendakaritzarako kanpainan, erreforma orokorrago baten barruan hartu beharreko neurri gisa.

Diputatuen aurrean azaldu du erabakia Bornek: “Larrialdi klimatikoak erabaki indartsuak, erradikalak, eskatzen ditu. Elektrizitatearen ekoizpenaren eta emaitzen erabateko kontrola behar dugu. Gerraren ondorioen eta etorriko diren desafio erraldoien aurrean gure subiranotasuna bermatu behar dugu”.