argia.eus
INPRIMATU
Frantziako diputatuek lobby-ek idatzitako galderak egiten dituzte Parlamentuan
  • StreetPress atariak plagioa antzematen duen algoritmo bat sortu du, eta jakinarazi du Frantziako diputatuek 406 galdera “hainbatetan” errepikatu zituztela. Lobbyen eragina dela esan du atariak.

Maddi Txintxurreta @mtxintxurreta 2018ko martxoaren 02a
Frantziako parlamentua

Aztertutako 4.579 galderen %8,9 plagiatu egin direla frogatu du StreetPress-ek: Guztira, 406 galdera behin eta berriz egin zituzten diputatuek. Galdera horiek ez dituzte herritarrak idazten, lobbyek baizik.

Eztiaren industriaren kasuan argi ikusten da: 2017ko urrian, Frantziako Apikultura Batasun Nazionalak (UNAF) sentsibilizazio kanpaina egin zuen, Frantziako eztiaren trazabilitatearen inguruan. Frantzian saltzen ziren eztiak jatorrizko herrialdeetan etiketatzea lortu nahi zuten. Horri buruzko galdera egin zioten diputatuek Bruno Le Maire Ekonomia Ministroari, baina honek ez zuen ezer erantzun. Orduan, UNAFek e-posta “pertsonalizatu” bat bidali zion Le Maire-ri, “galdera zehatz bat idazteko presioa eginez”. Horren ondorioz, posta elektronikoa bidali eta gutxira, eztiaren inguruko galderak errepikatu ziren: diputatuek 15 galdera egin zituzten 2017ko urriaren 24an eta beste 19 urriaren 31n.

Lobbyek idatzitako galderek bi helburu izan ditzakete, René Dosières diputatuaren esanetan: “Auzi finantzarioekin zerikusia izan ditzakete, edo diputatua lanean ari denaren itxura ematea”.