Frantziaren eta Errusiaren arteko talka Ukrainako gatazka medio

  • Frantziak Errusiari saldu behar zizkion Mistral gerra itsasontziak. Frantziako presidente Francois Hollandek salmenta eten zuen Errusiak Ukrainiako gatazkan jokatu zuen paperarengatik. 


2015eko abuztuaren 12an - 08:09
Frantziak ez dizkio Errusiari Mistral gerra ontziak salduko (Argazkia: Sputnik)

Salerosketa akordioa Nicolas Sarkozy, Frantziako presidente ohiaren mandatuan sinatu zen –2011. urtean.  Kontratuaren sinatzaileak DCNS/STX eta Rosoboronexport Errusiar defentsa agentzia ziren. Lehen bukea 2014ko udazkenean amaituta egon behar zen eta bigarrena 2015. urtean. AEBk eta Europar Batasuneko zenbait herrialdek egindako presio politikoaren ondorioz bertan behera gelditu da akordioa, hainbat iturriren arabera.

Hainbat hilabetez luzatu dira elkarrizketak liskarra amaitutzat eman baino lehen. Uztailaren 31an Vladímir Kohzin Errusiako presidentearen kontseilariak amaitutzat eman zituen bi herrialdeen arteko kolaborazio militarrak.

Frantziako Defentsa ministro Jean- Yves Le Drianek bi herrialdeen arteko konfrontazioa amaitutzat eman du. Bi helikoptero ontziak 1.200 milioi balio dituztela esan du, baina Frantziak kopuru hori ez du ordainduko, horiek amaitu gabe baitaude.

Nahiz eta oraindik ez duten argitu Errusiak zenbat diru jasoko duen, Errusiako prentsa zerbitzuak aditzera eman dutenez, Frantziak jada ordaindu du eskatzen zaion kalte ordaina.

Bien bitartean Errusia energia nuklerra darabilen hegazkin ontzia garatzen ari da, RT komunikabide errusiarrak jakitera eman duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errusia
2024-03-18 | ARGIA
Putinek orain arteko emaitzarik onenak lortuta irabazi ditu Errusiako hauteskundeak

Errusiako hauteskundeetan, Vladimir Putin presidenteak botoen %87 lortu du eta agintean izango da 2030era arte. Putinek adierazi du Navalni trukatzeko ituna egina zuela oposizioko kidea hil baino egun batzuk lehenago.


ANALISIA
Ukraina EAEko kanpainan

Bi urte joan dira Errusiak Ukraina ofizialki inbaditu zuenetik eta denak adierazten du Errusiak lortu duela aurrea hartzea Ukrainari. Errusia gai izan da gerra industria baliatzen herrialdeko ekonomia haizatzeko, bere baliabide energetikoei beste aterabide bat bilatzeko eta... [+]


2024-02-23 | Gedar
Errusiari zigor gehiago ezarriko dizkio Europar Batasunak

Ukrainako gerra hasi zenetik bi urte betetzear direnean, Errusiaren kontrako hamahirugarren zigor-sorta adostu du Europar Batasunak. Orain arteko zabalenetakoa da, eta aurrenekoz barne hartzen ditu Txinako enpresak ere.


Gotorlekurik zaharrena

Siberiako taigan duela 8.000 urteko gotorlekua topatu dute Berlingo Freie Universitäteko ikerlariek, inoizko zaharrena. Gotorlekuak Iraultza Neolitikoarekin batera iritsi zirela uste izan da luzaroan, nekazaritzak komunitateak egonkortzea ekarri zuelako.

Baina duela... [+]


Eguneraketa berriak daude