argia.eus
INPRIMATU
Frantsesaren alde egingo duzue? Bada, ez dugu zergarik ordainduko
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko otsailaren 19a
Anglofonoen afixa: “Ingelesa hizkuntza da ez krimena”.

Alderdi Quebecarraren asmoa frantsesa lan munduan, irakaskuntzan eta norbanakoaren mailan bultzatzea da.

Mehatxu gogorra egin zuten igandean bildu ziren ingeles hiztunek: frantsesaren hizkuntza politika aldatzen ez baduzue zergak ez ditugu ordainduko. Ingelesez hitz jokoa eginez: “If (the English in Quebec) don´t have a say, then perhaps we shouldn´t have to pay!”.

Gure hizkuntza eskubideak errespetatzen ez dituztelako zergak ordaintzeari utziko bagenio, a ze zuloa zakuan!

Onintza Iruretaren Jalgi hadi plazara blogetik hartutako artikulua.