Frankistek deserriratu zituzten emakume eta haurrak omendu dituzte Zumaian, 80. urteurrenean

  • 1937ko neguan frankistek ehunka zibil deserriratu zituzten Gipuzkoan eta Bizkaian, senideren bat Errepublikaren kontrolpeko lurretan izategatik. Zumaia, Ondarroa eta Mutriku izan ziren herririk kaltetuenak. Zumaian omendu zituzten asteburuan.


2017ko otsailaren 15an - 09:58
Monolitoa (Arg.: Aranzadi Zientzia Elkartea)

1936ko kolpearen ondoren, irailean bertan, Gipuzkoako parterik handiena frankisten esku geratu zen. Hurrengo neguan hainbat herritako ia 1.000 zibil euren herria uztera behartu zituzten, gehienak emakumeak eta haurrak. Batzuk ez ziren sekula itzuli, gerora jakin izan denez. Lekeitiora joatera behartu zituzten eta fronteko lerroa oinez zeharkatu zuten. Garai hartako lehendakari Jose Antonio Agirrek zibilen kanporaketak gizatasunaren aurkakoak zirela salatu zuen.

Orain, 80 urte geroago, kanporatutako zibilak omendu dituzte eta erakunde aitortza eskaini diete Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako zenbait udalek. Monolito bat ere ipini dute hauen omenean. Zumaiak jasandako errepresioaren ondorioz herritar askok “haien bizimodua, elkarbizitza, zoriona eta etorkizuna atzean utzi behar izan zutela” gogorarazi du Oier Korta Zumaiako alkateak eta hauen “kemena” goraipatu du. “Oroimena lantzea gertatutakoa ez errepikatzeko bermerik onena" dela ziurtatu du Markel Olano Ahaldun Nagusiak. Omenaldia eta monolitoa “herriaren memoriaren mugarri fisiko eta materialak” direla adierazi du, “gertakariak ahanzturaren atzaparretatik babestuko dituztenak”.

“Beldurra eguneroko ogia zen”

Jexux Etxabe zumaiarra deserriratutako zibiletako bat izan zen eta Baleike.eus-ekin partekatu ditu egun horietako oroitzapenak. Herritik eraman eta Ondarroan utzi zituztela oroitu du, eta handik Lekeitora oinez heldu zirela: “Lurrean laga gintuzten eta hor konpon, ahal duzuena egin. Kaminoz kamino heldu ginen, bideak eta puskatuta zeuden bonbardaketen eraginez, eta zulo haietan gaizki ibiltzen ginen”. Lekeitiotik Bilbora lekualdatu zituzten, eta han Gernikako bonbardaketaren lekuko izan ziren: “Sekulako triskantza egin zuten, sua behetik gora igotzen zen”. Beldurra “eguneroko ogia” zela adierazi du.

Dena galduta zutela ikusi zutenean, herrira itzultzea erabaki zuten. “Zumaia hutsik zegoen eta beldurra zen nagusi”, gogoratu du. Gernikan bizitakoaz, zein beste pasarte batzuetaz, isiltasuna gorde behar izan zutela kontatu du.

Baleike.eus-en eta Ondarroako Histoaria Zaleak taldearen argazkiak:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 1936ko gerra
Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Missak Manouchianen lorratza
Euskal partisano komunistak nazien kontra

Otsailaren 21ean Missak Manouchian eta Melinée Assadourian senar-emazte armeniarren gorpuzkiak Pariseko Panteoian sartuko dituzte ohore guztiekin. Poeta eta partisano komunista, Manouchianek ekintza ikusgarriak gidatu zituen Bigarren Mundu Gerran okupaturiko Frantzian,... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Espoliazio frankista
Ibex35 eta euskal oligarkiaren zimenduak

Frankismoa ez zela 1975ean amaitu diktadoreak ohean azken hatsa eman zuenean, hori badakigu. Erregimenaren haziek bizirik iraun zuten poliziaren tortura ziegetan, justizia auzitegien sumarioetan eta militarren zein politikarien deklarazio kolpistetan –Aznarrek azkenaldian... [+]


Eguneraketa berriak daude