Frankismoko krimenak: Espainiak dio lau polizia ohiak atxilotzea “gehiegizkoa” dela


2013ko irailaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Errepresio frankista jasandakoen hainbat elkartek Madrilen egindako elkarretaratzea (Argazkia:eldiario.es).

“Preskripzio” hitza ere erabili du fiskaltzak, Jesus Muñecas Aguilar, Jose Antonio González Pacheco, Celso Galván Abascal eta Jose Ignacio Giralte González polizia ohien atxilotze eta estradizio eskaeren inguruan. Servini epaileak eskaera berezia luzatu zion Espainiari, frankismoko krimenen aurka borrokatzeko.

Atxilotzeko agindua “gehiegizko neurria” dela esan du fiskaltzak, baina estradizio prozesua martxan jarriko dutela gaineratu du. Dena dela, kasu honetan ere oztopoak egon daitezke, delitua preskribitutzat ematen bada estradizioa legez kanpokoa izango baita.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epailearen eskuetan dago orain gaia, eta berak egin beharko dio Barne Ministerioari estradizioa tramitatzen hasteko eskaera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude