argia.eus
INPRIMATU
Giza eskubideen nazioarteko eguna
Frankismoaren krimenen kontrako kereila daraman plataformak René Cassin saria jaso du
  • Gasteizen egindako ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkaritza nagusiak giza eskubideen arloko saria eman die plataformako kideei.

ARGIA @argia 2015eko abenduaren 10

Giza eskubideen nazioarteko egunean Eusko Jaurlaritzak frankismoaren krimenak auzitara eraman dituen plataformaren lana onartu nahi izan du eta René Cassin saria eman dio “justizia unibertsalaren defentsaren esparruan” aritzeagatik.  Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak ekitaldian azaldu duenez “inpunitatearen kontrako mezu demokratiko bat” da sari hori.

Josu Ibargutxi, Julia Monge, Josefa Berastegi eta Luis Ortiz izan dira kereila jarri duen plataformako ordezkari gisa Gasteizen. Frankismoaren krimenen kontra kereila abiatu zuten duela bost urte Argentinan, biktimek birritan deklaratu dute María Servini de Cubria epailearen aurrean, eta honek pauso ugari eman ditu garai hartako polizia torturatzaile eta arduradun politikoak auzipetzeko.