Frankismoaren krimenak ikertzeko hitzarmena sinatu dute NUPek eta Nafarroako gobernuak

  • NUPek diktadura frankista bizi izan zutenen lekukotzak grabatuko ditu, biktimen errolda eginen du eta haur lapurtuen gaiko biktimei aitortza eginen die.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko apirilaren 28an - 12:28
Frankismoaren garaiko biktimei Artazun egindako omenaldia.

Frankismoa are sakonago ikertuko du NUPek, Nafarroako Gobernuarekin sinatutako akordioari esker. Biktimen lekukotzak bilduko ditu, aitortzeko errolda eginen du eta haur lapurtuen auzia aztertu eta biktimei aitortza eginen die. Horrez gainera, epaitegi eta instituzio militarreko artxiboetatik informazio berria jasotzen ahalko du. 

55.000 euroko diru saila bideratu du exekutiboak hitzarmenerako. Orain arte, udalarekin eta parlamentuarekin sinatu ditu unibertsitateak halako akordioak.

Emilio Majuelo eta Fernando Mendiola historialarien gidaritzapean dagoen NUPeko Memoria Historikoaren Funts Dokumentalak egine ditu ikerketa lanak.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
Angel Egaña gudariaren gorpuzkiak ekarriko dituzte igandean Arrankudiaga-Zollora

Udalak jakinarazi du herrian bertan egingo diotela omenaldia apirilaren 28an. Igande honetan, aldiz, beste 198 fusilaturekin batera omenduko dute Valladoliden, baina ez dute hango memorialean hobiratuko.


Iruñeko Erorien Monumentua: eraitsi ala eraldatu?

Iruñeko Erorien Monumentuarekin zer egingo da? Hori da legealdi honetako gai izarretakoa Hiri Buruzagian azken asteetan. Asteazken honetan, Joseba Asiron alkateak kazetarien aurrean jakinarazi duenez, legealdi honetan emango zaio irtenbidea gaiari eta herritarrek... [+]


'Oroibidea', memoria historikoaren erreferente digitala 23.000 biktimaren datuekin

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gerra Zibilaren eta frankismoaren artxibo digitalaren plataforma, Oroibidea, gaurkotu du eta bildutako errepresaliatuen testigantzak laukoiztu dituzte.


1936ko Otxandioko bonbardaketaren pilotuari demokrazian emandako kondekorazioak kenduko dizkiola agindu du Espainiako Gobernuak

Ángel Salas Larrazabal militar frankista urduñarrak gidatzen zuen hegazkinak bonbak bota zituen Otxandioko Andikona plazan zibilen aurka, 1936ko uztailaren 22an. Gutxienez 61 herritar hil ziren. Frankismoan hainbat kargu militar eta politiko izan zituen, eta 1991n... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


Eguneraketa berriak daude