argia.eus
INPRIMATU
Frankismoari buruzko liburua kaleratu du Euskal Memoria Fundazioak
  • Euskal Memoria Fundazioak Iñaki Egañak idatzitako Frankismoa Euskal Herrian. Behin betiko konponbidea liburua kaleratu du. Argitalpena atzo aurkeztu zuten Donostiako Aieteko Jauregian eta Egañaz gain, Paco Etxeberria Aranzadi elkarteko lehendakariak, Juan Joxe Agirre Lazkaoko Beneditarren Artxibategiko buruak eta frankismoaren hainbat biktimak ere parte hartu zuten ekitaldian. 

2011ko abenduaren 01

Egañak azaldutakoaren arabera, liburuak kronologia bat eta 83 gehigarri ditu. Hamasei kapitulutan, transizio frankistatik erregimenaren eta oposizioaren birmoldaketara doan kontakizuna biltzen da. Horrez gain, garaiko 2.000 argazki baino gehiago aurki daitezke bertan.