argia.eus
INPRIMATU
Frankismoan emakumeek jasandako eskubide urraketen inguruko dokumentala aurkeztuko dute Arrasaten
  • Atzoko enborrak, gaurko ezpalak filma estreinatuko dute martitzenean, hilak 17, Arrasateko Kulturaten, 19:00etan.

Goiena @goiena 2015eko martxoaren 17a

Ekin Emakumeak eta Ekai Center erakundeek elkarlanean egindakoa da eta hainbat dokumentazio lan egin dute ikus-entzunezkorako. Hain justu ere, dokumentalaren aurretik emango dituzte egindako lanaren zehaztasunak.

Hainbat emakumeren kontakizunarekin, Franskismotik gaur arteko bilakaeraren testigantzak jasotzen dira filman, eskubideen ikuspegitik. Rufina Olasagasti, Pilar Antsoategi, Garbiñe Biurrun, Ino Galparsoro, Nekane Auzmendi eta Merche Agundez dira protagonistak.

 
[Artikulu hau Goiena.eus webgunetik hartua da lizentzia libreari esker. Testu originala hemen irakur dezakezu]