argia.eus
INPRIMATU
Frankismoa: lehen kereila emakumeen aurkako genero krimenengatik
  • Servini epailea ikertzen ari den Frankismoko krimenen kausa zabalduko da Women’s Link elkarteak aurkeztutako kereilari esker. Sei krimen matxista aurkeztu dizkio Argentinako epaileari.

ARGIA @argia 2016ko martxoaren 18a
Kereilako kasuetako bat osatzen dute Daría eta Mercedes Buxadé Adroher ahizpa mallorcarrek. Biak bortxatu eta hil zituzten. Argazkia: Diagonal.

Diagonal hedabidean irakurri dugunez, Women’s Linken dosierrak dio diktadura frankistan emakumeak bi arrazoirengatik jazartzen eta torturatzen zituztela: erregimen frankistak emakumeentzat ezarritako etxeko eremutik ateratzeagatik eta ideologikoki erregimenaren aurkakoak ziren gizonen senideak izateagatik. Hala ere, “nahiz eta emakumeen lekukotzak izan eta ikerketek halakoak egin zituztela baieztatu, inoiz ez dira ikertu prozesu judizial batean emakumeen aurkako genero krimenak”.

Women’s Link elkarteak 30.960 haur lapurtu izana ere salatu du.

Ez da kereila honetan sartu, baina kasu oso ezaguna egin zen Euskal Herrian Maravillas Lambertoren bortxaketa eta hilketa. Argiak haren ahizpa Josefina Lamberto elkarrizketatu zuen.