argia.eus
INPRIMATU
Frankfurt saltxitxek bikoitza balio dute Alemanian, larrialdi klimatikoari “aurre egiteko”
  • Penny supermerkatua izan da, Alemaniako handienetarikoa, adituen ikerketa bati jarraiki esperimentua martxan jarri duena. Lurrean, kliman, uretan eta osasunean eragin dezakeenaren arabera igo ditu prezioak. Frakfurt saltxitxek bikoitza balio dute orain.

Aitor Gurrutxaga Muñagorri 2023ko abuztuaren 04a
Alemaniako Penny supermekatu katearen dendetako bat / Argazkia:

Alemaniako Penny supermerkatua izan da produktuen prezioak handitzeko larrialdi klimatikoaren aitzakia erabili duena. Aditu batzuen ikerketa bati heldu, eta produktuak lurrean, kliman, uretan eta osasunean eragin dezakeenaren arabera igo ditu prezioak. Esaterako, Frankfurt saltxitxak 3,19 euro balio izatetik 6,01 balio dute orain.

Ikerlarien esanetan, gaur egungo prezioak ez datoz bat produktuek benetan ingurumenean eragin dezaketenarekin edo etorkizunean osasunean eragin dezaketenarekin. Kanpainaren barruan sartzen dira besteak beste esnekiak eta hainbat haragi prozesatu.

El Diariok azaldu du lortutako diru gehigarria Zukunftsbauer antolakundera bideratuko duela. Antza nekazari txikiak laguntzen ditu elkarteak. Dena dela, supermerkatu kateak ez du azalpenik eman prezioen beherakadaren inguruan.