Francoren Meirasko pazoan sartzeagatik salatu dituzten 19 lagunen aldeko elkartasun kanpaina abiatu dute

  • Francisco Franco diktadorearen Galiziako pazoan sartu ziren 2017an hainbat lagun, kolpe faxistaren ondorioz lapurtutako ondarea herritarren eskuetara itzul zedila aldarrikatzeko. 13 urte arteko kartzela zigorra eskatu dute haietako bakoitzarentzat.

ARGIA @argia
2018ko ekainaren 21a
Meirasko pazoan pankarta bat zabaltzeagatik kartzela zigor gogorra eskatu dute Fancoren oinordekoek

2017ko abuztuaren 30ean militante ezkertiar eta abertzaleak, sindikalistak nahiz ekitnzaile sozial eta kulturalak Meirasko pazoan sartu eta pankarta handi bi zabaldu zituzten, Franco diktadoreak kolpearen ondorioz lapurtutako ondare hori herriari itzultzea eskatzeko.

Ekintza baketsua izan zen eta Guardia Zibilak indentifikatu ondoren alde egin zuten tokitik arazorik gabe. Orain, Francoren biloba Jose Cristobal Martinez-Bordiu Francok eta diktadorearen izena daraman fundazio filofaxistak salaketa jarri dute 19 lagunen kontra, 3 eta 13 urte arteko kartzela zigorra eskatuz –denera 247 urteko kartzela zigorrera kondenatu ditzakete–, bizilekuan bortxaz sartzea, "gorrotoa" eta "indarkeria"  erabitzea egozten diete, besteak beste.

19 de Meiras, franquismo nunca mais plataformak elkartasun kanpaina abiatu du salaturiko pertsonekiko eta manifestu bat zabaldu dute hizkuntza ugaritan –tartean euskaraz ere bai– sinadura bidez atxikimenduak lortzeko. Plataformaren ustez ikuspuntu juridiko eta politikotik "basakeria" bat da: "Beste behin ere, eskubide demokratikoak eta adierazpen askatasuna kriminalizatzeko saiakera baten aurrean gaude" diote manifestuan. 

Are larriagoa iruditzen zaio egoera plataformari, ikusita "gerra harrapakinaz baliatzen den diktadore baten familia" dela salatzailea, bai eta faxismoaren apologia egiten duen fundazio bat ere. Bere ustez fundazioak ez luke legala izan behar.

Ana Miranda BNGko eurodiputatuak ekainaren 12an ozen hitz egin zuen Europar Parlamentuan horri buruz, 19 lagun horien kontrako ekinbide judiziala –tartean BNGko kide ugari daude–:

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Faxismoa  |  Galizia  |  Adierazpen askatasuna

Faxismoa kanaletik interesatuko zaizu...
Erorien Harana
Frankismoa deseraikitzeko lanak

Hamarkada luzez errukirik gabe herritarrak erreprimitu zituen Francisco Franco diktadorearen hezurrak Erorien Haranetik ateratzeko eztabaidak, agerian utzi du faxistak ez zirela marmolezko lauza baten azpian lurperatuta geratu.


Jordi Borrās foto-kazetariari eraso egin zion poliziak libre eta lanean jarraitzen du

Polizia Nazional batek eraso egin zion. Kolpeak eman zizkion sudurra hautsi arte. Gainera, ihes egiterakoan laban bat erori zitzaion.


Espainiako Polizia Nazional batek Kataluniako foto-kazetari bat jipoitu du

Sudurra puskatuta dauka eta hainbat kolpe ditu aurpegian Jordi Borràs El Mon egunkariko foto-kazetariak. Jordi Borràs ARGIAko kolaboratzailea da eta Kataluniako argazkiak berak ateratzen ditu.


2018-07-11 | Nahia Ibarzabal
Amazonek denetik saltzen du... baita material faxista ere

Espainiako Amazonen webgunean erosi daitezke produktuak eta ordu gutxian etxean eduki.


Madrilgo ARCOn debekatutako preso politikoen inguruko erakusketa suntsitu dute Palman

L´Obra Cultural Balear (OCB) eta l´STEI erakundeen Palmako egoitzetan ere margoketa faxistak azaldu dira, biak Herrialde Katalanen independentziaren aldekoak.


2018-05-29 | ARGIA
Berlinen deitutako manifestazio xenofoboa blokeatu du kontramanifestazio antifaxista batek

Eskuin muturrak huts egin du 'Alemaniaren etorkizunerako manifestazioa' izendaturiko martxarekin milaka pertsona biltzeko helburuan, eta ideologia xenofobo eta arrazistaren kontrakoek boterean gainditu dute.


2018-05-29 | ARGIA
Euskaldun bati pistola buruan jarri eta "Viva Espaņa" abestera behartzea, "La Manada"-ren fantasia

Telecinco-k argitara eman ditu Sanferminetako talde bortxaketa burutu zuten bost gizonezkoen mezu gehiago. Horietako batean euskaldun bati buruan pistola jartzeaz dihardute.


Kolore bizia, faxismoa ezkutatzeko?

Gauza batek arreta deitu dit ETBk gazteentzako saio batean egin duen Negu Gorriaken Kolore bizia kantaren bertsioan: abestiaren letra zikiratu dutela, Lucrecia Pérez eta haren hiltzaileak aipatzen dituena, hain zuzen.


1936ko kolpeko erailak oroitarazteko plakei eraso egin diete

Nafarroako Fusilatuen Familien elkarteak susmoak dauzka, eta, horregatik, kendu ahal izan dituen pertsonari buelta diezaizkion eskatu du. Ostiralean, 36an hildako 11 pertsona oroitzeko plakak jarri zituzten eta horietatik hiru desagertu dira.


Independentismoaren aurkako 139 eraso hiru hilabetetan

Media.cat-en Isiltasun Mediatikoen Urtekariak salatu du 2017ko irailaren 8 eta abenduaren 11 bitartean “independentziaren aurkako aktibistek” 139 istilu eragin dituztela Katalunian.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude