Zarautzko hilerrian omenaldi xume batekin aldarrikatu dute Francok hil aurretik fusilarazi zituen ETA eta FRAPeko kideen memoria. Gaurko egunez hil baitzituzten Juan Paredes Manot "Txiki" eta Anjel Otaegi etakideak eta Jose Humberto Baena, Jose Luis Sanchez Bravo eta Ramon Garcia Sanz FRAPeko militanteak.
Eguerdian Zarautzen –hemen dago lurperatuta Txiki– egindako lore eskaintzaz gain, arratsaldean Nuarbe bere jaioterrian dute omentzekoa Anjel Otaegi.
Txiki, Otaegi eta bidean geratu zaizkigun guztiak gogoan... #BegiradaBatAskatasunera !!! pic.twitter.com/1ai5Ghn7bX
— Haimar Altuna (@ekilizar) September 27, 2018
Aldiz, Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak debekatu egin du gaur arratsaldean Iruñean egitekoa zuten ekitaldia, "terrorismoaren goraipatzea" gerta daitekeelakoan.