argia.eus
INPRIMATU
Franco diktadorearen errepresiotik ihesi Ipar Euskal Herrira heldu zirenen lekukotasunak
  • 1975eko azaroaren 20 batez zendu zen Francisco Franco Espainiako diktadorea, bere ohean, boterea "loturik" utzita. Mende erdi geroago, Edurne Alegria, Amaia Aseginolaza, Xabier Arin eta Xabier Elosegi juntatu ditugu Baionako Biltxokoan.

Euskal Irratiak @euskalirratiak Jose Luis Aizpuru 2025eko azaroaren 21
Edurne Alegria, Amaia Aseginolaza, Xabier Arin eta Xabier Elosegi. Euskal Irratiak

936an estatu kolpea eman zuenetik lau hamarkadaz izan zituen espainiar estatua eta Hego Euskal Herria zapaldurik, oposizio oro debekaturik eta pertsegiturik, eta espainiera ez hizkuntza guztiak isildurik. Gaurko egunez utzi zion Francisco Francok, ia berrogei urteren ondotik, Espainiako diktadore izateari; hil zelako utzi zion, ez demokraziari bide uzteko. Bere ohatzean hil zen, egin eta agindu zuenaren ondorioez epaitua izan gabe.

Francoren heriotza oposizioko kideentzat arnas bat izan bazen, prozesu luzea izan zen frankismoaren egiturak desegitearena. Hala ere, Euskal Herrian 1975eko azaro bukaeran ospakizun giro batean ospatu zen heriotza.

Mende erdi geroago, Edurne Alegria, Amaia Aseginolaza, Xabier Arin eta Xabier Elosegi juntatu ditugu Baionako Biltxokoan, garaia solasean hartzeko. Ipar Euskal Herrira errepresiotik ihesi egin zuten urratsaz, eta ondoko urteez ere.