argia.eus
INPRIMATU
Franco deshobiratuko dute, lege-dekretu bidez
  • Erorien Haranean dauden Francisco Franco diktadorearen gorpuzkinak aterako dituztela iragarri du Carmen Calvo Espainiako Gobernuko presidenteordeak.

ARGIA @argia 2018ko abuztuaren 24a
Erorien Harana (Iturria: Wikipedia.org; Egilea: Jorge Díaz Bes)

Francisco Franco diktadore faxista 1975eko azaroaren 23an hobiratu zuten Erorien Haranean. 2017an Espainiako Kongresuaren gehiengoak eskatu zuen gorpuzkinak ateratzeko eta Pedro Sánchezen exekutiboa horretarako lanean dabil. Bidean traba ugari aurkitu du ordea, familiaren “baimenik” eza adibidez. Erorien Harana kudeatzen duenaren baimena ere behar du (Vatikanoarena), besteak beste.

Ciudadanos eta PP alderdietako bozeramaileak aho txikiarekin ibili diren arren, argi utzi dute ez dutela dekretuaren alde bozkatuko. Areago, popularrek Konstituzio Auzitegira jotzeko asmoa agertu dute. Hala ere, gehiengo soil batekin aurrera atera dezakete. Familiak ezingo du ezer egin dekreturen aurka eta Sánchezek iragarri du Francisco Aita Santuak ez duela eragozpenik jarriko.