"Frankismoak 23.000 pertsona besterik ez zituen fusilatu, eta ez zuen apetaz egin"

  • Francisco Franco Fundazioko zuzendariordea da Jaime Alonso Garcia. “Terrorismoa epaitzeko konponbide bakarra” heriotza zigorra dela adierazi du elkarrizketa batean, eta frankismoaren aspektu batzuk “aplikatu beharko liratekeela” gaur egungo Espainiako Estatuan.


2016ko azaroaren 21an - 11:11
Jaime Alonso Garcia (Arg: fnff)

Frankismoaren fusilamenduak justifikatu ditu Jaime Alonso Garciak, El Mundo egunkariak azaroaren 19an argitaratutako elkarrizketa batean. Bertan azaldu duenez, “Erregimenak ez zuen apetaz fusilatzen”. Hilketa horien bidez “kriminalak epaitu” egin zirela esan du, eta heriotzara kondenatuta zeuden 36.000 pertsonetatik, “23.000 besterik ez” zituztela fusilatu, “zifra barregarria, Italian edo Frantzian gertatutakoarekin alderatuta”.

Horren harira, Memoria Historikoaren Legearen helburua duela 80 urte galdutako guda irabaztea dela adierazi du,  “gorrotoaren eta mendekuaren bidez”. Eta euren senideen gorpuak bilatzen aritzen direnek “gaia handizkatu eta helburu politiko jakin batzuekin manipulatu” dutela.  

Horrez gain, “barkamena eskatzen lehenengoak errepresaliatuak” izan behar dutela gaineratu du, “sistemaren kontra borrokatu izanagatik”. Bere ustez, Frankismoaren aspektu garrantzitsu batzuk aplikatu beharko lirateke gaur egungo Espainiako Estatuan. Modu horretan, gobernuak bere legea ezartzeko “autoritate osoa” izango lukeela adierazi du, “inork ez luke autoritate hori eztabaidan jarriko”, eta “legea betetzen dela ziurtatzeko boterea edukiko lukete Justiziak eta Estatuko Indar Armatuek”.

Donald Trumpen garaipenari eta Marine Le Penen gorakadari dagokienez, adierazi du Frantziako eta Ameriketako Estatuak Espainiakoa baino “helduagoak” direla, eta “manipulatzen zailagoak”. Le Pen ere boterera heltzea espero duela azaldu du, eta Trumpen “heldutasuna” Espainiako Estatura heltzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frankismoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


Frankismoak errepresialatutako emakumeen izenez jantziko dira Txantreako karrikak

Hiru urteko lanaren emaitza jaso du Iruñeko Udalak sinatutako dekretuak. Auzotik sortutako ekimenari esker, zazpi kale eta hiru plaza izendatuko dituzte.


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


Eguneraketa berriak daude