argia.eus
INPRIMATU
Frakingari buruzko filmak 15 herritan egingo den Ekozinemaldian
  • Ekologistak Martxan taldeak antolatzen duen Ekozinemaldiaren bederatzigarren edizioa martxoaren 23tik 27ra izango da. Frackinga, petrolioa eta zor ekologikoa jorratzen duten filmak aukeratu dituzte aurtengoan. Antolatzaileek “instituzioen eta petrolio-enpresen arteko sator-lanak” salatu nahi dituzte ekimen honen bidez.

Igor Agirre @igoragirre 2015eko martxoaren 11

Luzemetraiak, dokumentalak eta laburmetraiak proiektatuko dira eta inoiz baino herri gehiagotara iritsiko da zinemaldia. Guztira hamabost herrietan proiektatuko dira Ekozinemaldirako aukeratutako ikus-entzunezkoak: Azpeitian, Barakaldon, Basaurin, Bilbon, Donostian, Errenterian, Gernikan, Getxon, Irunen, Iruñean, Lasarte-Orian, Leioan, Lizarran, Oiartzunen, Ordizian,  Tolosan eta Trapagaranen.

Aipatzekoa da Gasland dokumentalaren bigarren zatia ikusi ahal izango dela, Gasland II. Josh Fox zuzendari amerikarraren esperientzia pertsonaletik grabatzen hasitako dokumentala da eta frackingaren inguruan mintzatzen da. Dokumentalaren lehen zatitik hona erregai-fosilak lurzorutik erausteko teknika honek AEBetan izan dituen eraginak jaso ditu Gasland II ikus-entzunezkoan Foxek.

Hemen ikusi daitezke proiektatuko diren filmen egitaraua herriz herri:

Gasland II:

Fractura, la maldición de los recursos:

Fracking Patagonia:

El caso Sarayaku:

Pueblos acorralados por el gas:

Voices of transition:

Mis desventuras con Repsol: de Ecuador a Euskal Herria: