'Sine die' atzeratu daiteke EAEn frackinga debekatzeko legearen eztabaida

  • Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, EAJren eta PPren eskari bati men eginez, frackinga debekatzeko legearen eztabaida-prozeduran aldaketa ezartzea onartu du.


2015eko otsailaren 17an - 16:22
Azken eguneraketa: 17:27
Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren artxiboko irudia. EAJk zuzenketak aurkezteko epea etetearen alde bozkatu du, eta EH Bilduk aurka. PSE-EE abstenitu egin da, eta PPk ez du parte hartu. (Arg. Eusko Legebiltzarra).

Honenbestez, zuzenketak aurkezteko epea –otsailaren 24ra arte zabalik zegoena– eten eta agerraldiak egiteko tartea irekiko da. Ez da zehaztu noiz arte iraungo duen tarte horrek.

Mahaiak onartutako eskaria Ingurumen eta Lurralde Politika Batzordeko lehendakariordeak eta idazkariak egin dute. Lehenbiziko kargua EAJren esku dago, eta bigarrena, PPrenean. Argudiatu dutenez, adituen agerraldiak oso lagungarriak izan daitezke talde parlamentarioentzat, zuzenketak prestatze aldera.

Eskaria ezagutu zen unetik, EH Bilduk eta Fracking Ez plataformak gogor kritikatu dute. Bai batzuek bai besteek adierazi dute frackinga debekatzeari buruzko eztabaida ahalik eta gehien atzeratzea dela EAJren eta PPren helburua.

Zuzenketak aurkezteko epea atzeratuz, EAEn haustura hidraulikoa sustatu nahi duten taldeek ez lukete beren jarrera guztiz agerian erakutsi beharko maiatzeko udal eta foru hauteskundeak igaro arte, Fracking Ez-en ustetan.

"Horrez gain", gehitu dute, "ez zaigu ahazten duela hilabete bat EAJk, eztabaidaren denborak kontrolatzeko beste saiakera batean, tramitazioa Ingurumen Batzordetik bere esku dagoen Garapen Ekonomikoko Batzordera pasatzea eskatu zuela".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]


2021-08-27 | Arabako Alea
Gasteizen gasa esploratzeko helegiteari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak

Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.


2020-12-23 | Z. Oleaga
Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko baimena ukatu du Gasteizko Udalak

Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.


2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]


Eguneraketa berriak daude