Foucaulten 'Sexualitatearen historia'-ren atal argitaragabe bat publikatuko dute Frantziako Estatuan

  • Michel Foucaulten Haragiaren aitorpenak argitaratuko da ostegun honetan, Sexualitatearen historia-ren azken liburuki argitaragabea.

Gorka Bereziartua Mitxelena @boligorria
2018ko otsailaren 07a
Michel Foucaultek publikatu gabe utzi zuen lana ostegunetik aurrera izango da irakurgai.

Gallimard argitaletxeak 2018ko argitalpenen barruan lurrikaratxoa eragin dezakeen zerbait iragarri du: Michel Foucault filosofoaren (1926-1984) Les aveux de la chair (Haragiaren aitorpenak) publikatuko duela, alegia, egilearen lan nagusienetakoa den Sexualitatearen historia-ren laugarren atala. Hil aurretik bukatu gabe utzi zuen liburu hori eta orain arte ez da inoiz publikatu.

Argitaletxeak azaldu duenez, ostegun honetatik aurrera eskuratu ahal izango da dendetan. Sexualitatearen historia-ren laugarren atal gisa publikatuko den arren, Gallimardek zehaztu du obraren mamiari liburu honekin ekin ziola, 1976an La volonté de savoir (Jakin nahia) idatzi ondoren. Azken titulu hori da Sexualitatearen historia-ren hasiera, zeinean filosofoak ondoren landuko zituen kontzeptuei sarrera orokorra eman zien.

Sexualitatearen historia-rekin Foucaultek “hipotesi errepresiboa” kritikatu zuen besteak beste: Mendebaldeko gizarteak, XVII. mendetik XX. mendearen erdialdera, kapitalismoaren eta gizarte burgesaren gorakadarekin, sexualitatea erreprimitu zuela esaten duen ideia, alegia. Foucaultek, horren kontra, argudiatu zuen mende horietan sexualitatea ugaritu egin zela, baita zientifikoki aztertzen hasi ere, gizartearen interesa piztu zuen gai bihurtuz. Sexuak Grezia eta Erroma klasikoan izandako rola ere aztertu zuen.

Obrak zeresan handia eman zuen argitaratu zenetik, baita kritikak eragin ere. Adibidez, duela gutxi euskaraz argitaratu den Silvia Federiciren Caliban eta sorgina liburuan, ikuspegi feministatik kritikatzen dira Foucaultek liburu horretan gutxi aipatu zituen zenbait funtsezko gertakari, adibidez feudalismotik kapitalismora igarotzerakoan, sorgin-ehizak gorputzen diziplinamenduan izan zuen garrantzia.

Kanal hauetan artxibatua: Filosofia  |  Frantzia  |  Gorputza

Filosofia kanaletik interesatuko zaizu...
Filosofiaren defentsan
MULTIMEDIA - solasaldia

A. Arrieta, G. Biurrun, X. Galardi eta A. Zelaietaren mahai-ingurua, 2016ko irailaren 23an Donostiako KM Kulturunean, Agora Filosofia Elkarteak antolatuta.


2017-07-02 | Angel Erro
Bakarra da egia

Troll-a naiz sare sozial batean, jendaurrean erakusten dudan jarrera politikoaz oso bestelako iritziak plazaratzeko. Gertuko lagun batek oparitu eta eskainitako liburu bat saldu dut bigarren eskuko liburu denda batean, eskaintza idatzita agertzen zen orrialdea erauzita. Ez diot lagun on bati inoiz kontatu bere senargaiarekin sexua izan dudala, biak etxean zeudela. Auzokidearen WiFia erabiltzen dut. Nafarroako politikari garrantzitsu baten argazkia dut streaper batekin, inori erakutsi ez... [+]


Hegemoniaren inperatibo kategorikoak

Lur eremu soildu horretatik eta Joxe Azurmendik iragarritako hegemoniaren inperatibo kategorikoen aurrean ez digute deusik lagunduko ez folklorismo zaharkituek, ez adierazle hutsal berrituek.


2017-03-19 | Irati Elorrieta
Gauzak maitatu daitezke?

Etxea hustu. Gainezka egiten diguten trasteez libratu. Loturak askatu. Modu minimalistagoan bizi. Halako kontsignak dira zorionerako errezeta berria. Garbiketa egiteak lekua sortu eta sentsazio ona uzten du. Baina nik ez dut nahi histeria horren presioaren mende bizi, bota nezakeen gauza bakoitzagatik kontzientziaren har gaiztoa aditu. Kaos dosi bat onartu nahi dut nire etxean.

Gure auzokoak inoiz bukatzen ez den lana izaten du. Behar ez dituen gauzak kutxa batean sartu eta kalera ateratzen... [+]


Normand Baillargeon. Filosofo kritikoa
"Herritarrei argi gehiegi ematea ez doa pribilegiatuen alde"

Izpiritu kritikodun herritarrak lortzeko bidean, hezkuntza eta komunikabide libreak ezinbestekotzat ditu Normand Baillargeon filosofo quebectarrak. Bidea nekeza delakoan, herritarrei giltza batzuk eskaintzen ari da. 2005ean atera zuen Petit cours d’autodéfense intellectuelle (Autodefentsa intelektualerako ikastaro txikia) liburua, Quebecetik at ere arrakasta ezagutu duena. 


2017-02-19 | I˝aki Murua
Alegiazko ahalegina

Egoera berriek besteen pausoari segi ezinean uzten gaituzte batzuetan. Halere, gure ezinaren zergatia ulertzen dugun bitartean konponbidea aurki dakioke, horretarako, interesa, gogoa, nahia eta ahala jarriz. Baina askok, hainbat gertaera, barre egin eta atzera geratu den jendeari buruzko pasadizo xelebreak entzuten diren erosotasunez irensten ditu. Niri, ordea, garai batekoek ez zekiten hura ikasteko ahaleginean, haien pasadizoak pasa, esperimentatu, bizi… beharreko kontuak iruditzen... [+]


2017-02-19 | Angel Erro
Garbiketa etxean

Hainbat egunez etxeko garbiketa sakon bati ekin eta gero, iritsi naizen ondorioen bilketa ez zorrotz hau egin dut:

Asko falta zaidala oraindik.

Ez nago prest oraindik urteetan zehar pilatutako nire liburuei uko egiteko, bai ordea paper, folio eta apunte pila bati, garbitzen orduak eta egunak pasa ahala gero eta damu gutxiagoarekin. Amaitutakoan prestago sentitu naiz nire liburuei ere, haien ehuneko txiki bati behintzat, uko egiteko, ordurako gehienak kutxetan ez baleude, eta ni lur... [+]


2017-02-12 | Eric Dicharry
Gin zitroina

Diruak dirua ekartzen baitu, tautologikoa den legea errespetatuz, dirua gehien dutenak gero eta aberatsagoak izanen dira. Matematikoa da, sistemaren logika. Beraz, urtero, Oxfam Solidarité erakundearen zenbakiak ezagutzen ditugunean, zergatik gelditzen gara harriturik eta aho bete hortz? Duela gutti, Akizen, Bizi! mugimenduko Jon Palais militantearen epaiketa izan da. Militantea epaitu zuten, paradisu fiskalak salatzeko banku batean kadira batzuk lapurtu zituelako. Uste duzue, ekintza... [+]


2017-02-05 | Irati Elorrieta
Post-bizitzak

Postfaktiko hitza asmatu zen Trumpen kanpainaren inguruan. Alemaniako Hizkuntza Akademiak (Gure Euskaltzaindia) 2016 urteko hitza aukeratu du. Postdemokratiko ere asko erabili da. Thomas Morusek Utopia argitaratu zuenetik 500 urte bete ziren 2016an; postutopiko ere izan liteke bizi dugun garaia.

Orri gutxiko liburua da Utopia. Irakurleak ez du bertan aurkituko gizarte idealaren irudirik. Liburuaren bigarren zatian deskribatzen den Utopia izeneko uhartean: ez dago jabetza pribaturik. Ez dago... [+]


2017-01-01 | Edu Zelaieta Anta
Aholku berri on

Erraz ematen ditugu aholkuak. Aisa eskaintzen ditugu geuk gauzatzen ez ditugun hitzak. Eguneroko praktika zabaldutzat hartzen ahal da aholkularitza, diruarenganako fede itsua ia bezain unibertsaltzat. Baita urte zaharra eta urte berria elkarrekin topo egiten duten egunotan ere.  

Aholkuak oparitzen ditugu Eguberriak ospatzeko-edo antolatzen diren otorduetan. Denbora luzean egon gaitezke mahai berean bata bestearen ondoan, eta hizpide egokia aukeratzea ez da beti samurra izaten. Aholku... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude