Fosil juridiko frankista bat aldatuko dute Nafarroan, matxismoarekin amaitzeko bidean

  • Gaur egun, legeari irmoki kasu eginez gero, Nafarroan banandu nahi duten bikoteek familiako ahaide nagusienei eskatu beharko liokete baimena. Hau da, legearen arabera, familietako senide zaharrenek ontzat jo behar dute bikoteak euren harremana haustea. Senide horiek gizonezkoak izan behar dira; izan aita edo aitona, baina gizonezkoak, eta emakumeek ez dute lekurik “baimena ematerako orduan”.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U
2018ko urtarrilaren 10a

Horrela ebazten du Nafarroako Kode Zibileko “Foru Berria” izeneko atalak. 1973eko neurria da, Francoren gertuko gizonek idatzitakoa. Diktadura garaiko moldeetara egokitzen da: gizonak kalean, emakumeak etxean; gizonek hitza, emakumeek isiltasuna. Zaharkituta dagoen legea da eta epaileek ez dute erabiltzen. Bada, ofizialki beharrezkoa izaten jarraitzen du etxeko gizonek banaketa ontzat jotzea. Nafarroako Kode Zibilean egiten ari diren moldaketei esker, hilabete batzuk barru marko juridikotik erabat desagertuko da 1973ko legea Garak aurreratu duenez.

Nafarroako Parlamentuak babes zabala eman dio legea erabat eraldatzeari. Goitik behera berrituko dute eta horretarako parlamentuko lan batzorde bat eratu zuten zuzenbideko adituz lagunduta. Badira, ordea, iraganari lotuta jarraitu nahi dutenak: UPNk eta PPk ez dituzte ontzat jo 1973ko legean ezarritako berrikuntzak. Familiaren testuinguruan aitonek duten garrantzia argudiatuta, UPN neurria bere horretan uztearen aldekoa izan da prozesu guztian zehar. Emakumeak etxearekin lotzen dituen ikusmoldeari ere ez dio uko egin nahi izan eskuineko alderdiak.

Parlamentuko batzordeak “beharrezkotzat” jo du aldaketak egitea: “Legea erabat atzerakoia da, eta genero ikuspegia kontuan hartuta, lotsagarria”. Seme-alaben auzia ere zehaztu zuten bere garaian legearen egileek: bi multzotan bereizi zituzten seme-alabak, jaiotza dataren eta familiarekiko izan dezaketen loturaren arabera. Hala, ezkontza osteko haurrak ontzat jotzen ditu, ezkontza egunetik kontatzen hasita 180 egun beranduago jaioak badira. Denbora tarte hori baino lehenago jaiotakoak ez dira seme-alaba “legitimoak” lege frankistarentzat. Gauza bera adoptatua, edo beste harreman batean izandako seme-alabak baldin badira. Azken hauek haur “endekatuak” lirateke.

Hiru fase pasa behar ditu legeak erabat eguneratua geratu dadin: lehena, aldaketaren norabidea zehaztuko duen batzordea eratzea da. Ondoren, Nafarroako Zuzenbidean adituak direnei lekukoa eman zaie txosten bat idatz dezaten. Azkenik, aditu talde baten esku geratu da txostena, behin betiko agiri ofiziala egiteko. Denbora laburrean Foru Berria berrituta izango dutela aurreikusten du Nafarroako Gobernuak.

 

 

Kanal hauetan artxibatua: Frankismoa  |  Nafarroa

Frankismoa kanaletik interesatuko zaizu...
"Estrasburgoraino heltzeko asmoa dugu, urratsez urrats"

Frankismoaren krimenen kontra Arrasateko eta Elgetako Udalek aurkeztutako kereilak bertan behera utzi ditu epaileak, hasieran Elgetakoak aurrera egin bazuen ere. "Kolpe latza" da biktimen eskubideendako.


2018-01-10 | ARGIA
Frankismoaren kontrako Elgetako kereila artxibatu ostean, Gipuzkoako Aldundiak dio epaitegietan lanean jarraituko duela

Elgetako Udalak abian jarritako Frankismoko krimenen kontrako kereila artxibatu ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du “bide berriak” landuko dituela diktadurak egindako gizateriaren kontrako krimenak argitzeko.


2018-01-09 | ARGIA
Frankismoaren krimenen aurkako euskal plataformaren eta Elgetako Udalaren agiria

Pasa den 2017ko azaroaren 14an publikoki zoriontzen ginen, baita zoriondu ere Bergarako 4. Epaitegia, Elgetako Udalak hartu zuen erabaki ausartagatik, non 1936tik aurrera frankismoak udalerrian eragindako krimen guztiengatik aurkeztu zuen Kereila onartua izan zen.


2018-01-09 | Andoni Mikelarena
Frankismoko krimenak ikertzeko Elgetako Udalaren kereila atzera bota du Jacobo Calzon epaileak

Hasiera batean, Elgetako Udalak jarritako kereila bere egin zuen Bergarako laugarren epaitegiko ordezko epaileak, orain ordea, atzera bota dute erabaki hura.


"Ez dut nahi nire neba JosÚ Luisen izena garbitu besterik"

María Victoria Sánchez-Bravo Sollak badu iloba bat bost izen dituena: Luisa Ramona Humberta Anjela Juana da. 1975eko irailaren 27an Franco diktadoreak fusilatu zituen bost borrokalarien izenak daramatza neskak. José Luis Sánchez-Bravo Solla fusilatuaren arreba María Victoriak ez du inoiz ahaztuko.


2017-12-15 | Mikel Mendizabal
Trabajadoriak
MULTIMEDIA - dokumentala

Espainiako 1936ko altxamentuak 1939an garaipena lortu zuen. Preso ugari sartu zituzten konzentrazio eremuetan eta kartzeletan. Hauetako asko “Batallon de trabajadores” delakoetara bidali zituzten haien zigorrak betetzeko.

Errepublikaren alde borrokatu ziren preso gehienek esklabo bilakatu zuten. Francok zigorrak eta heriotz mehatxuak erabili zituen eta gatibu lan merkearen bitartez, berak eragindako hondamendiak konpondu,  armadak behar zituen azpiegiturak eraiki eta... [+]


2017-11-17 | Jon Abril
Neskatoak
MULTIMEDIA - dokumentala

Ipar Euskal Herrira, franskismo garaian, neskato-lanean aritzera joan ziren emakumeen historia.

Dokumentalean, bizimodua aurrera ateratzeko borrokatu ziren emakume langileen historia kontatzen du. Jon Abrilek bere amatxi Micaelaren neskato bizimoduari tiraka ondu du dokumentala. Batik bat 50eko hamarkadaren hasieran joan zirenak elkarrizketatu ditu eta denak Baztan-Bidasoakoak, nahiz eta beste hainbat eskualdetakoak ere Ipar Euskal Herrian izan ziren.

Zuzendaritza, gidoia eta grabazioak:... [+]


2017-11-13 | ARGIA
Julen Kaltzada hil da, euskaltzalea eta antifrankista

Julen Kaltzada Ugalde euskaltzale ezaguna hil da gaur goizean. Busturian 1935ean jaioa, apaiz sartu eta mugimendu antifrankistan hasieratik konprometitua, Franco hil ostean euskal kulturgintzako zein politikako hainbat alorretan nabarmendu zen. 1970ko hamarkada bukaeran Zeruko Argiako asteroko kolaboratzaile, parte hartu zuen AEKren sorrera eta hasierako urte luzeeetan, eta baita Egin egunkariaren eta beranduago Euskaldunon Egunkariaren sorreretan ere.


"Carabancheleko kartzelan onartu genuen guk euskara batua"

Iragan mendeko 60ko hamarkadaren bihotzean euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta lagun izan zen. Kultur borroka beti bezain politikoa zen, eta horrela heldu zitzaizkion guardia zibilak beti bezain guardia zibil, eta sartu zuten zulora Euskal Herritik aparte.


2017-11-10 | Andoni Mikelarena
EAJ eta PPk frankismoaren biktimek ordain juridikoa izatearen aurka bozkatu dute Eusko Legebiltzarrean

Elkarrekin Podemosek frankismo garaiko epaiak indargabetzeko legea aurkeztu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean. EAJ eta PPren ezezko botoengatik proposamena ez da aurrera atera.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude