Foru eta udal hautagaiei frackingaren aurkako konpromisoa eskatuko diete

  • Nire boza: fracking ez ekimena aurkeztu dute Gasteizen. Maiatzeko hauteskundeetara aurkeztuko diren hautagaiek haustura hidraulikoaren aurkako jarrera esplizitua ager dezatela da helburua.


2015eko apirilaren 15an - 09:42

Fracking Ez plataformak hiru astez (maiatzaren 6ra arte) egingo du kanpaina. Maiatzaren 12an emaitzen berri emango dute.

“Garrantzitsua iruditzen zaigu maiatzaren 24an bozkatuko dutenek argi izatea frackingarekiko zer jarrera duten euren hurrengo udal eta foru ordezkariak izango direnek”, adierazi dute.

Fracking Ez-eko kideek hautagaiei helaraziko dieten konpromiso-orria erakutsi dute. Hura sinatuz, teknika horren bidezko hidrokarburo-erauzketa galarazteko asmoa agertuko dute hautagaiek. Konpromisoa gobernuan zein oposizioan egonda betetzeko agindua emango dute, gainera.

Kanpainaren sustatzaileak alderdi politiko bakoitzeko arduradun nagusiekin biltzen saiatuko dira lurraldez lurralde, konpromiso globalak lortze aldera; halaber, bilerak herririk herri egingo dituztela iragarri dute.

Gogorarazi dutenez, Subilla Gasteizen Enara 1 eta 2 putzuak zulatzen hasteko tramiteak abian daude, eta bestetik proba sismikoak (hidrokarburoen erauzte-prozesuaren lehenbiziko urratsa) egitear daude Geminis eta Libra baimen-eremuetan (ikusi eskumako mapa). 30 udal baino gehiago daude horien barruan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frackingaren arriskua
Gas naturalaren dilema Herbehereetan: prest gaude Groningen hobia ixteko?

Energia krisiarekin Herbehereetan bidegurutze bat sortu zaie: munduko gas natural hobi handienetako bat itxi, aurreikusita zegoen bezala, edo irekita mantendu Europaren presioei men eginez? Eskueran ditugun energia iturri oparoak aprobetxatzeak nolabaiteko kalteak onartzea... [+]


2021-08-27 | Arabako Alea
Gasteizen gasa esploratzeko helegiteari eutsi dio Eusko Jaurlaritzak

Armentia-2 putzuan gasa esploratzeari uko egingo ziola ofizialki iragarri eta bost hilabetera, Eusko Jaurlaritzak ez du atzera bota Gasteizko Udalaren erabakiaren aurkako helegitea. EH Bilduk eta Eguzkik bertan behera uzteko eskatu diote.


2020-12-23 | Z. Oleaga
Armentia-2 putzuan gasa dagoen ikertzeko baimena ukatu du Gasteizko Udalak

Udal teknikariek ebatzi dute Hiri Antolamendurako Plan Orokorrak (HAPO) ez duela baimentzen gasa dagoen ikertzeko zundaketarik egitea. EAEko Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak zabalik utzi du helegitea aurkezteko aukera.


2020ko uda hartan COVID-19a zabaldu zen, klima zoratu... eta fracking-ak porrot egin zuen

COVID-19ak eragindako anabasaren zalapartak eta klimaren aldaketak hedabideetan uzten dituen irudi beldurgarri bezain espektakularrek estalita, gutxi hitz egiten da petrolioaren krisiaz, tartean fracking-aren gainbeheraz. Bestela esanda, herritarrak ari daitezkeela eztabaidan... [+]


Eguneraketa berriak daude