Eguzki talde ekologistak udazkenean salatu zuen Jaizkibelgo habitat babestuan eta monumentu megalitikoetan kalteak eragin zituela Foru Aldundiak, egiten ari zen garbiketa batekin. Orain Gipuzkoako Ingurumen fiskalak kalteok salatu ditu Irungo epaitegian, Eguzkiren argudioetan oinarrituta.
Eremua garbitzen ari zirela argudiatuz Aldundia, makina astunekin, Jaizkibelgo habitatean “kalte larriak” eragiten ari zela salatu zuen Eguzkik. Horren inguruan ikerketa martxan jartzeko eskatu zuen eta orain, hori aintzat hartuta, fiskalak ingurumenaren eta ondare historikoaren kontrako delitua egon daitekeela ondorioztatu du.
Eusko Jaurlaritzak habitat babestuen sailkapenean dauka Jaizkibelgo eremu hori.
Makina astunekin harriak apurtuz monumentu megalitikoak kaltetu dituztela ere argudiatu du talde ekologistak, “Jaizkibel II harrespilean eta Iskulingo eta Atxinarreko trikuharrietan”. Aldundiaren esku-hartzearen aurretik egoera onean zeudela adierazi dute.
“Jaizkibel garrantzi handiko naturagunea da, Natura 2000 Europako Sarean Babes Bereziko Eremu gisa katalogatuta dago eta dagokion Kudeaketa Plana 2013tik onartuta dago”, gaineratu du Eguzkik.
Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]
Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]
Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.
Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]