Forondako 122 langile kaleratzeak aireportua "ixtea" ekarriko duela ohartarazi dute

  • Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioa (AENA) entitate publikoak Forondako (Araba) aireportuko langileen %87 kaleratzeko asmoa du, 140 langileetatik 122. Langileek ohartarazi dute aireportua itxi behar izatea ekarriko lukeela horrek, eta langile komitea greba hasi ala ez eztabaidatzen ari da.


2012ko uztailaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Forondako aireportuan bertan 140 langile aritzen dira.

Espainiako Gobernuak aireportuaren ordutegia murriztuko duela iragarri zuen duela bi aste, eta UGT sindikatuak adierazi du 122 langile kaleratzeak murrizketa horrekin loturik daudela. Sindikatuak azaldu du Zaragozako aireportuan zama astuneko hegazkinak hartu ahal izateko obrak hasiak direla, eta hark hartuko duela salgaien garraioaren parterik handiena, ordutegi murrizketaren eraginez Forondak ez duelako harekin lehiatzerik izango.

Arabako Biltzar Nagusietako oposizioko alderdi guztiek (PSEk, Bilduk, EAJk eta Ezker Batuak) Jaurlaritzari eta Arabako diputazioari eskatu diete Forondaren ordutegia murriztu ez dadin neurriak hartzeko.

Forondan bertan 140 lagun ari dira lanean, baina aireportuaren jardunak beste 600 bat langileri eragiten die, eta UGTren hitzetan haien lanpostuak ere arriskuan daude.


Azkenak
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Arrain-zoparako, besterik ezean, itsasoko igela

Amonak sarritan aipatu zidan badela arrain bat, garai batean kostaldeko herrietako sukalde askotan ohikoa zena. Arrain-zopa egiteko bereziki ezaguna omen zen, oso zaporetsua baita labean erreta jateko ere. Beti platerean oroitzen dut, eta beraz, orain gutxira arte oharkabeko... [+]


2024-04-22 | Jakoba Errekondo
Lurra elikatu, guk jan

Lurrari begira jartzea zaila da. Kosta egiten da. Landareekin lan egiten duenak maiz haiek bakarrik ikusten ditu. Etekina, uzta, ekoizpena, mozkina, errebenioa, emana, azken zurienean “porru-hazia” bezalako hitzak dira nagusi lur-langileen hizkuntzan.


2024-04-22 | Garazi Zabaleta
Txaramela
Pasta ekologikoa, ortuko barazki eta espezieekin egina

Duela hamabi urte pasatxo ezagutu zuten elkar Izaskun Urbaneta Ocejok eta Ainara Baguer Gonzalezek, ingurumen hezkuntzako programa batean lanean ari zirela. Garaian, lurretik hurbilago egoteko gogoa zuten biek, teoriatik praktikara pasa eta proiektu bat martxan jartzekoa... [+]


'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude