Foro Sozialak Ipar Euskal Herriko eredua zabaldu nahi du Nafarroa eta EAEra

  • Donostian egindako agerraldian adierazi dute, Ipar Euskal Herrikoaren moduko “akordio markoak” lortu nahi dituztela Hego Euskal Herrian.


2017ko urriaren 11n - 12:34

Nekane Altzelai eta Teresa Toda Foro Sozialeko kideek Koldo Mitxelenan egin duten agerraldian, Iparraldean egiten ari den lan eskerga goraipatu dute. Frantziako Estatuan eta Ipar Euskal Herrian ematen ari diren pausoek kokatu dituzte, “bake eta konponbidean oinarritutako eszenatoki bat, preso, iheslari eta errefuxiaturik gabea” lortzeko bidean.

Norabide horretan, abenduaren 9an Parisen Bakegileek Frantziako Gobernua presoen auzian mugiarazteko antolatu duten ekitaldia oso garrantzitsua da Foro Sozialaren ustez. Horregatik euren konpromisoa adierazi dute ahalik eta eragile zein norbanako gehien mobilizatzeko ekimen horretara.

Frantziako Estatuan, eman beharreko lau pauso nagusi identifikatu dituzte: DPSa bertan behera uztea, euskal presoak Euskal Herritik gertuen dauden espetxeetara gerturatzea, larri gaixo dauden presoak askatzea eta kondenaren zati handiena beteta duten presoak askatzea. 315 euskal preso daude gaur egun eta horietatik 68 Frantziako Estatuko 20 espetxetan daude sakabanatuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal bake prozesua
Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


Atristain eta Inziarteren kartzelatzeekin hirugarren gradua fiskalaren esku dago, espetxearen esku egon beharrean

Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak Martuteneko espetxera itzuli ziren joan den martxoaren 13an, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzak haien hirugarren graduei fiskaltzak jarritako helegitea onartu ondoren.


Blokeo egunaren harira, gibelapenezko 800 euroko isuna jaso dute bederatzi bakegileek

Otsailaren 2an epaituko dituzte beste hamaika bakegile, uztailaren 23an autopista blokeatzeagatik. Elkarretaratzera deitu du Bake Bideak, datorren ostegunean 13:00tan jarriz hitzordua Baionako auzitegi aitzinean.


2022-11-15 | ARGIA
Urtarrilaren 7an Bilboko kaleak betetzera deitu dute, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

Etxera bidea gertu lelopean manifestazio bateratua egingo dute Sarek eta Bake Bidea-Bakegileek, pandemiagatik bi urtez mobilizazio jendetsu hori egin gabe egon ostean. “Duintasuna eta bizikidetza lortzeko itxaropena” ere izango dituzte aldarri, euskal presoen... [+]


Eguneraketa berriak daude