argia.eus
INPRIMATU
Foro Sozial Iraunkorrak atzerriko bake prozesuen ikasketak ekarriko ditu Euskal Herrira
  • Foro Sozial Iraunkorrak “DDRa (Desarmea, Desmobilizazioa eta Bergizarateratzea) euskal kasuan: bideragarritasuna eta aukera” jardunaldiak antolatu ditu, ETAren desmobilizazioaren testuinguruan. Apirilaren 11n izango da, 16:30etik aurrera, Carlos Santamaría Zentroko Donostiako EHUko Antonio Beristain Auditorioan.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 03a
Foro Sozial Iraunkorrak antolatutako hitzorduaren kartela (Arg: Foro Sozial Iraunkorra)

Kolonbia, Filipinak, Irlanda Iparraldea eta Kongoko Errepublika Demokratikoko bake prozesuetako ikasketak hurbilduko dira topaketotan.

Hitzorduan parte hartu nahi izanez gero, izena eman behar da inskripzioak.forosoziala@gmail.com helbidera izen-abizenak bidaliz.