argia.eus
INPRIMATU
Forestales Frias enpresako langilearen heriotza salatu dute Laudion
  • ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deituta elkarretaratzea egin dute gaur Laudion, Forestales Frías enpresaren aurrean. Asteartean langile bat hil zen Luiaondon, zuhaitzak mozten ari zela pinu bat gainera erorita.

ARGIA @argia 2020ko maiatzaren 06a
Sindikatuek segurtasun neurri zorrotzen artean egin dute elkarretaratzea. / AIARALDEA

Ertzaintzak segurtasun eta kontrol neurri zorrotzak ezarri ditu eta agiriak eskatu dizkie sindikatuetako kideei. Izan ere, enpresa batzordeko ordezkariek besterik ez zuten baimena mobilizazioan parte hartzeko, Aiaraldea hedabideak jakinarazi duenez.