"Euskal Herrian musika herrikoiak, bi multzo izan ditu: batetik kantua, eta bestetik, berriz, dantzarako edo festarako musika. Ni behintzat, jotzen dudan musika tresna aintzat hartuta, azken multzo horretan sartzen naiz. Alboka, dultzaina eta beste musika tresna batzuekin eman zitzaion hasiera hemengo herri musikari, eta duela ehun urte soinu txikia edo trikitia etorri zenean, Euskal Herriko musikagintzara egokitu zen. Hala, bada, hori guztia euskal folka dela esan dezakegu." (2003-08-29, 196. zbk)