Florentino Perez eta PP-PSOEko bost ministro auzitegira, Castor plataformaren iruzurragatik

  • Katalunian ODG Globalizazioaren Zorraren Behatokiak, Xnet elkarteak eta IDHC Kataluniako Giza Eskubideen Institutuak kereila kriminala aurkeztu dute Auzitegi Nazionalak epaitu ditzan ACS konpainiako buru Florentino Perez eta bost ministro, Castor gas hobi agortuarekin diru publikoaren iruzur erraldoia antolatu izanagatik. Prebarikazioa, administrazio publikoari iruzurra egitea eta diru publikoen okerreko xahuketagatik salatu dituzte otsailaren 21ean.


2018ko otsailaren 28an - 11:29
Greenpeaceko ekintzaileak protestan Castor hobiaren aurrean, Ebroren delta parean.

Castor gas hobi agortuan orain gas naturala metatzeko proiektua Espainiako Gobernuak kontzesio pribatu bati eskaini zion, zerbitzu publiko horren truke proiektua oker ateratzekotan kalte ordain handiak aginduz. Ebroren deltaren pareko hobi horretan gasa injektatzearen kontra azaldu ziren inguruko herritarrak eta baita zenbait aditu ere, lurrikara arriskua zegoela abisatuz. Hala ere gobernuak bezala ACS konpainiak aurrera egin zuten eta Castor sekula erabilgarri izatera iritsi gabe, 2012 eta 2013 artean mila lurrikara baino gehiago eragin zituen Montsia eta Baix Maestrat eskualdeetan.

Castor proiektua da globalizazio neoliberalaren ezaugarrietako baten adibide garbietako bat, erakusten duena nola Mendebaldeko multinazionalek Europara bertara ekarri dituzten lehen herri txiroetako finantza publikoak alferrikako azpiegitura erraldoietan xahutu eta zor publikoak etekin pribatu bihurtzeko teknika berak. Espainiari dagokionez, gauza bera ikusi da kiebra jotako autopistekin ere: alferrikako azpiegitura erraldoiak eraiki, horien desegokitasuna salatzen zutenei kasu egin gabe, eta horien kalte ingurumeneko eta ekonomikoak gero finantza publikoen zor bihurtu. Euskal Herrian ere ez da horrelako adibiderik falta, tamalez

Joan abenduaren 22an, Auzitegi Konstituzionalak indargabe utzia zuen 2014ko dekretua, zeinari esker Florentino Perezen enpresak sekulako dirutza jaso baitzuen Castor proiektua bertan behera uzteagatik kalte ordainetan (1,3 milioi euro gehi interesak, denetara 2,4 milioi euro administrazio publikoek ordaindu beharrekoak). Orain aipatu erakunde militanteek auzitara eraman nahi dituzte hondamendiaren erantzuleak: Florentino Perez Real Madrideko lehendakari izateaz gain ACSko buruzagia dena (baita, txinatarrei saldu aurretik, Urbaser erraustegi-enpresarena), Joan Clos Matheu, Miguel Sebatián Gascón, José Manuel Soria López, Magdalena Álvarez Arza eta Elena Espinosa Mangan ministro popular eta sozialistak eta beste zenbait.

La Directak zabaldu duenez, “elkarte horien helburua da kalte ordainari bidea etetea, Castor plataforma eraistea eta salatzea bai gobernuek ematen dieten babesa suntsiketazko operazioei eta bai gaur eguneko politika energetikoa”. Iazko ekainaren 17an Bartzelonan antolatu zuten Castor proiektua epaitzeko herri auzitegia; hartan azaldu ziren biltegiaren kalte sozial eta ingurumenezkoen lekukotasunak.

Orain kereilan salatu dutenez, Florentino Perezek antolatu zuen “delituzko plan bat Castor proiektuaren bitartez legez kontrako etekin enpresarial oso handia lortzeko”. 2008ko kontzesioan ipini zuten kontzesioa iraungi edo eten behar izatekotan, instalazioak Estatuari itzuliko zizkiola baina kalte ordain handi bat kobratuz. Hurrengo urtean Espainiako ministerioak Ingurumen Baimena eman zion aurretik salatutako lurrikara arriskuak kontutan hartu gabe. Gainera, kontratuan ondo lotu gabe utzitako hainbat atalek ekarri zuten proiektua garestitzea eta atal berriak ACS beraren beste enpresa batzuei ematea. Ez hori bakarrik, ACSk eta ministro sozialistek bezala PPkoek antolatutako operaziora erakarri zuten Europako Bankua ere bere finantziazioarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura handiak
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


2024-04-14 | Sukar Horia
Superretik Subera

Iaz ireki zuten Supersurraren fase berria. Bilboko azken haran naturala porlanez zikindu ostean, bidesaria ordaintzeko prest dauden gidariek, eta erratuta Supersurrera sartzen diren horiek, minutu pare bat irabazi ahal dizkiote erlojuari.

Eraikuntza enpresek dezente gehiago... [+]


2024-03-18 | ARGIA
EH Bizirik elkarretaratze zaratatsura deitu du Europako industria eolikoaren kongresuaren aurrean

Martxoaren 20an Barakaldoko BECen egingo du Europako industria eolikoak bere urteroko kongresua, "Wind Europe" deitu diotena. 10:00etan atarian elkarretaratze zaratatsua deitu du EH Bizirik sareak.


Galizian 13 parke eolikoren proiektuak geldiarazi ditu justizia auzitegiak, ingurumenean izan ditzaketen ondorioengatik

Berriztagarriek Galizian ere sukarra bizi dute eta proiektu ugari justizia auzitegietan dira momentu honetan. Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak haietako hamahiruren gaineko suspentsioa agindu du, eta horretarako bere irizpideak egokitu ditu Espainiako Auzitegi Gorenak... [+]


Eguneraketa berriak daude