Txillardegiren ekarpen zabala biltzeko asmoarekin, Fito Rodriguezek Txillardegi liburua kaleratu du Erein argitaletxeko Haran bildumaren barruan. Idazle, politikari eta hizkuntzalariaren pentsamendu eta ekinbidera hurbiltze bat da Rodriguezek idatzitakoa.
Gertutik ezagutu zuen Txillardegi, eta idazlearen inguruko jakin-mina pizteko ahalegina da hari buruzko liburua, Rodriguezen esanetan. Saiakera guztiz modu subjektiboan eta neutral izateko asmorik gabe idatzi duela gaineratu du.
Rodriguezek liburua idatzi ostean, Txillardegi ulertzeko ale gehiago etorriko direla esan du.