Fiskaltzak Tolosako epaitegiaren esku utzi du Aralarko pisten auzia

  • Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen elkarteak fiskaltzarengana jo zuten duela urtebete, "Intzentsao-Goroskintsu pista proiektuak Aralar Natura Parkearen legediaren hainbat puntu urratzen zituela iritzita". Fiskaltzak uste du “lege hauste zantzuak” egon daitezkeela Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Enirio-Aralar Mankomunitateak onartutako proiektuan eta gaia Tolosako epaitegiaren esku uztea erabaki du.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 05an - 11:46
(Arg.: Aralar Bizirik)

Aralarko pisten lehen zatia (dagoeneko eraikita dagoena) epaibidean dela ikusita, Eguzkik eta Landarlanek eskatu dute uneotan tramitatzen ari diren edo etor litekeen beste edozein proiektu “bertan behera” uzteko; hau da, gelditu dezatela “Enirio eta Igaratzako txabolak lotuko dituen pista berria eraikitzeko plana”.

Era berean, salatu dute bigarren proiektu hori “Natura 2000 sare barnean dagoen Aralarko Natur Parkean” eraiki nahi dutela, eta gogorarazi dute gune hori Kontserbazio Bereziko Eremua dela. Azaldu dute proiektuak “ingurumen inpaktuaren ebaluazio indibidualizatua” behar duela, eta “legediaren interpretazio interesatua” egitea leporatu diete proiektuaren bultzatzaileei.

Talde ekologistetako kideek adierazi dute Aralar “oso eremu berezi eta baliotsua dela ikuspegi ekologiko, zientifiko eta kulturaletik”, eta lur horiek Enirio-Aralar mankomunitateko herritar guztien lurrak direla. Hori dela eta, azaldu dute “Aralarren kudeaketa plan berria” behar dela, “legedia errespetatuko duena, Aralarko erabiltzaile guztien interesak kontuan hartuko dituena eta naturaren kontserbazioa lehenetsiko duena".

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aralarko pistak
2021-03-05 | Naturkon
Aralarko pistak eta abeltzaintza-eredua

Harrabotsa astindu da berriro, Enirio-Aralarko herrietan, auzibidean dagoen Saltarrirako pista dela eta. Gaia ez da berria: 2016. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Enirio-Aralar mankomunitatearen onespenarekin, Intzentsao eta Goroskintxu artean pista berria eraiki zuenetik... [+]


Aralarko pisten auziak, beste behin, hautsak harrotu ditu

Tolosako Epaitegiak artxibatzea erabaki du, behin-behinean, Eguzkik eta Landarlanek Aralarko pisten aurka jarritako salaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiak ontzat eman du autoa, baina salaketa egina duten elkarteek, hau da, Eguzkik eta Landarlanek, artxibo hori ez dela behin betikoa... [+]


Larreak irekita, Aralarren dira abereak

Giro ederrean egin da larre irekiera ekitaldia, asteazkenean, Larraitzen. Jojo Goienetx Garaziko Mendietako Elkargoko lehendakaria eta laboraria arduratu da langa irekitzeaz.


2019-02-06 | Jon Gorrotxategi
Aralarren hausturak

Aralar lur publikoa izanik, bere kudeaketa Mankomunitateko 15 udalerrietako erakunde zein erabiltzaileen gain erortzen da, guztion iritziak entzun eta adostasun zabalez iritsi gara honaino. Eta erabilera aipatuta, ekoizpen eta etekin ekonomikoa bilatzen duten artzain zein... [+]


Eguneraketa berriak daude