Fiskaltzak Santos Cerdán PSOEko antolakuntza idazkari ohi nafarrari fidantzarik gabeko behin-behineko espetxeratzea eskatu dio astelehen goizean, eta ordu batzuetara, epaileak Cerdán espetxeratzea erabaki du. Cerdánek epailearen aurrean esan du legez kanpoko ezer ez duela egin, eta PSOE ez zela modu irregularrean finantzatu.
Cerdánen deklarazioa eta gero, Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak "ihes egiteko eta frogak suntsitzeko arriskua" dela eta, behin-behineko espetxeratzea eskatu du. Epaileak onartu egin du. Ezagutarazitako informazioak dioen arabera, Cerdánek, PSOEko José Luis Ábalosekin batera, sari ekonomikoen truke obra publikoak modu irregularrean esleitzen zituzten, enpresa eraikitzaileen sariak jaso eta haien artean banatzen zituzten. Epailearen aurretik gaur pasa da Cerdán. Dena ukatu du, legez kanpoko ezer ez duela egin ezta PSOErentzat dirurik bildu ere.
Pasa den astean, José Luis Ábalos eta Koldo Garcíarentzat, aldiz, Fiskaltzak ez zuen behin-behineko espetxeratzea eskatu. Horren ordez, Espainiako Estatutik ateratzeko debekua daukate.