argia.eus
INPRIMATU
Fiskalak Topatu eta Ernaiko kideen aurkako zigor eskaerak mantendu ditu
  • Topatu eta Ernaiko kideen aurkako epaiketa amaitu da, maiatzaren 28an hasi eta hiru saio egin ostean. Fiskalak bere zigor eskaera mantendu du eta defentsak auzipetuen absoluzioa eskatu du.

Topatu.eus @topatu_eus 2015eko ekainaren 17a
Epaiketan herri harresia irudikatu zuten auzipetuek (argazkia: Topatu.info)

Bi aldeek frogak aurkeztu dituzte gaurko saioan. Iraitz Salegiren defentsak ekitaldi baten berri emateak “ezin duela delitua izan” azpimarratu du, eta Salegik eginiko kazetari lana ABCk eginez gero ez litzatekeela delitua izango. Gainera, Gazte Danbadako ekitaldiak interes informatibo handia zuela eta komunikabide asko zeudela bertan azaldu du. Beraz, Salegi bere lana egiten ari zela beste asko bezala. Horrez gain, informazioa manipulatu izana ere egozten dio akusazioak, eta honen aurrean, iraupen luzeko ekitaldi baten bideoa egiteko laburtzea ezinbestekoa dela argitu du, eta “laburtzetik manipulatzera alde handia dagoela” gaineratu. Azkenik, Iraitz Salegi kondenatzeko nahiko froga ez dagoela eta Salegiren absoluzioa eskatu du.

Terrorismoari gorazarre egitea leporatuta epaitu dituzte Ernaiko zazpi kide eta Topatuko Iraitz Salegi kazetaria. Fiskaltzak eta AVTren akusazio partikularrak 18 eta 24 hilabete arteko espetxe zigorra eta 10 eta 12 urte bitarteko inhabilitazioa eskatu dute haietako bakoitzarentzat.

Albiste hau Topatu.info komunikabidearen webgunetik hartua izan da lizentzia libreari esker. Artikulu origianala hemen irakur dezakezu.

Informazio gehiago:

Ernai eta Topatuko kideen kontrako auziaren inguruko albiste eta bideo gehiago Argiaren Epaiketak kanalean aurkituko duzu.