argia.eus
INPRIMATU
Fiskalak eta akusazio partikularrak lau Guardia Zibilentzat kartzela zigorra eskatu dute
  • Portu eta Sarasolak jarritako tortura salaketak ikertzeko hirugarren egunean, Guardia Zibilen testigantzak faltsutzat jo zituzten atzo Fiskalak eta akusazio partikularrak. Gipuzkoako Auzitegiko Fiskal buru den Jaime Goyenak adierazi du Igor Portu eta Mattin Sarasolak "tortura larriak" jasan zituztela, baita nahita egindakoak izan zirela ere.

2010ko urriaren 29a

Horrenbestez, fiskalak bi eta hiru urte arteko kartzela zigorra eskatu du akusaturiko hamabost guardia zibiletako laurentzat, tortura erabiltzea leporatuz. Beste seirentzat, berriz, lesioak eragitea leporatuz, egun batzuetan lokalizatuta egoteko zigorra; eta gainontzekoetzat –lekualdatzean zeuden gidariei eta Intxaurrondoko kuartelean zaintzan zegoen arduradunari–, froga faltagatik, ez du zigorrik eskatu.

Larunbatean manifestaldia dago deituta Donostian Torturarik ez! lelopean. Arratsaldeko 17:30ean Antiguako tuneletik irtengo da. 46 eragilek atxikimendua adierazi dute eta herritarrei parte hartzeko dei luzatu diete.