argia.eus
INPRIMATU
Fiskalak 4 eta 9 urte arteko zigorrak eskatu ditu Barcinari tartak bota zizkiotenentzat
  • Pasa den urriaren 27an Yolanda Barcina Nafarroako gobernuburuari tartak jaurti zizkioten hiru pertsonentzat 4 eta 9 urte arteko zigorra eskatu du fiskalak. Audientzia Nazionaleko Santiago Pedraz epaileak "autoritatearen aurka atentatzea" egotzi die AHTren aurkako Mugitu! taldeko kideei Tolosan (Okzitania) burututako ekintzagatik.

2011ko azaroaren 17a
Defentsaren abokatua hiru inputatuekin.

Gauzak horrela, Julio Villanueva eta Ibon Garciak 4 eta 6 urteko zigorrari egingo liokete aurre, Gorka Ovejerorena 9 urtera iritsi daitekeen bitartean. Izan ere, azken honi epaileak larrigarri bat ezarri dio Arruatzuko (Nafarroa) alkateordea izateagatik. Gainera, epaileak kautelazko neurri bezala pasaporteak baiogabetu eta astero epaitegian agertzera behartu ditu Abiadura Handiko Trenaren aurkako ekintzaileak.

Ikusi Barcinaren aurkako ekintza: