Firefox nabigatzailearen 20. bertsioa argitaratu dute, hasieratik euskaraz

  • Mozilla fundazioak Firefox nabigatzailearen 20. bertsioa kaleratu du Linux, Windows, Mac eta Android plataformetarako. Lotura honetatik jaitsi daiteke euskarazko bertsioa.

Librezale .org
2013ko apirilaren 03a
Firefox nabigatzailearen bertsio berria lehen unetik euskaraz dago Librezaleri esker.

Begi-bistakoak ez diren hobekuntza garrantzitsuak dakartza, erabiltzaileen segurtasuna babesteko hamaika akats larri konpondu baitira.

Bestalde, orain nabigatzaile osoa modu pribatuan jarri gabe leihoak modu pribatuan irekitzea posiblea da, eta bertsio mugikorrean fitxa pribatuak.

Hori gutxi balitz, gehigarriren bat zintzilikatzen bada, orain gehigarria itxi daiteke nabigatzaile osoa itxi gabe.

Deskarga kudeatzaileak oso begi bistakoak diren aldaketak ditu, eta deskargak kudeatzea askoz erosoagoa da.

Aurreko bertsioetan bezala abiadura hobekuntzak ere badakartza, orriak kargatzean edo fitxategiak deskargatzean besteak beste.

Firefox 20ren bertsio mugikorrak, gainera, H.264/AAC/MP3 hardware deskodetzaileak erabili ditzake Android Gingerbread eta Honeycomb bertsioetan, lehen baino memoria gutxiago behar du, QVGA pantailekin erabiltzea dago orain, eta hasiera pantailan agertzen diren guneak aldatzea dago.

Oharra: Artikulu hau Librezale.org webgunetik hartua izan da webgune horretako CC-BY-SA lizentzia baliatuz.

Kanal honetan artxibatua: Firefox

Firefox kanaletik interesatuko zaizu...
2012-09-20
Alemaniak Internet Explorer ez erabiltzea gomendatu du

Alemaniako Gobernuak Internet Explorer ez erabiltzea gomendatu zien herritarrei asteartean, nabigatzailean errore bat aurkitu ondoren. Microsoftek adierazi du crackerrak nabigatzaileren segurtasun sistema erasotzen saiatzen ari direla, baina sortutako arazoak txikiak direla.


Azkenak
EGILEA

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagai├▒a Argia Antza iametza Adur Luditoys