Ziber-segurtasunean aditua den Christopher Soghoian estatubatuarrak twitterren idatzitako mezu baten arabera, hacker talde batek Indiako inteligentzia militarraren barne-agiri batzuk atzeman eta sarean ipini ditu.
Dokumentu hauek diotenez, Indiako gobernuak hainbat telefono operadore (Blackberry, Nokia eta Apple aipatzen dira) behartu ditu mugikorretara ezkutuko sarbidea ahalbidetzera, herrialdean haien zerbitzuak eskaintzearen truke.
Agirien arabera, Indiako gobernua operadoreek eskaintzen dioten zerbitzu horretaz baliatzen dira AEBen nazioarteko harreman ekonomikoen inguruko mezu elektroniko konfidentzialak eskuratzeko. Mannan Krakkar blogari indiarrak gaiari buruz idatzi du zdnet.net webgunean.