Fíltrala sortu da, Wikileaks espainiarra

  • Associated Whistle-Blowing Press elkarteak dokumentuen filtraziorako atari berria sortu du, Fíltrala izenekoa. Wikileaks proiektuaren antzekoa izango da, Espainiako Estatuko informazioak jasoko dituena.


2014ko apirilaren 25an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
"Fíltrala, egia giza eskubidea baita" atari berriaren lema. (Argazkia: La Marea)

Talde sustatzailearen partaideetako batzuk Julian Assange Wikileaksen sortzailearekin batera lan egindakoak dira: hackerrak, kazetariak eta gizarte mugimenduetako partaideak.

“Espainian, ustelkeria sistematikoaren maila ikaragarria dagoen herrialdean” lan egin nahi dutela adierazi dute Assangerekin Islandian kolaboratu zuten kideek.

Sinplea eta segurua

Fíltralako kideen esanetan, sortu berri duten sistemak anonimatua bermatzen dio filtrazioa egingo duen herritar orori.

Informatikan aditua izan gabe ere erraz erabili ahalko da gunea eta “inolako kasutan” iturriari buruzko informazioa ez zaiola inori helaraziko adierazi dute sortzaileek: “Sistema segurua eta sinplea izateko pentsatua dago”, azaldu dute, La Marea hedabideak jasotako hitzetan.

Atarira iritsitako filtrazio eta denuntziak hiru hedabidek egiaztatuko dituzte: Diagonal, La Marea eta eldiario.es-ek.

Edozein herritarrek bidali dezake informazioa. Zentsuratutako materiala eta  jatorri politiko, zientifiko, instituzional, ofizial, diplomatiko edo garrantzia historikodun informazio sekretua baino ez da onartuko.

Fíltrala atariaren helburua ez da “albiste sekretuak kaleratzea bakarrik”. Sortzaileen esanetan, “talde lanetik abiatuta legeetan aldaketak eragin” nahi dituzte.

Hori dela eta, informazioa plazaratu ostean abokatu eta erakunde zibilez osatutako taldeak balizko ekintza legalak ikertuko dituela adierazi dute atariaren sortzaileek.

FÍILTRALA from AWP on Vimeo.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internet
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


Euskarazko Wikipedia genero desoreka gainditzeko lanean

Historikoki egin diren entziklopedia gehienetan gizonezkoek leku handiagoa izan dute emakumezkoek baino. Wikipedian ehunekoa handiagoa bada ere, desoreka nabaria da. Gauza bera gertatzen da euskarazko Wikipedian ere. Hala ere, egoera horri buelta eman nahian ari dira wikilariak.


Eguneraketa berriak daude