argia.eus
INPRIMATU
Filosofia azterketa pasa dute Seaskako ikasleek, frantsesez
  • Bakea, justizia, zoriona edo arrazoia… Filosofiako azterketa famatua pasa behar izan zuten atzo terminaleko ikasleek. Lau orenez hausnartu behar izan dute eta haien pentsaketa garatu, frantsesez.

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko ekainaren 15a

Aurten ere Etxepare lizeoko terminaleko 120 ikasleek, urte osoan ikasten duten hizkuntzaz kanpo landu dute baxoko azterketa. Filosofiako azterketa bururatzean, lizeoaren aintzinean egin dute elkarretaratzea azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzeko.

Eta bere lehen agerraldia egin du bertan Nekane Artolak, Ikastolen Elkarteko lehendakari berriak.